Agenda

    Eraikuntza- eta eraispen-hondakinen ekonomia zirkularra

    Jornada residuos de construcción y circularidad

    Eguna

    2023ko azaroaren 17a

    Lekua

    Calle de Serrano Galvache 4, Madril

    Ordua

    -

    Prezioa

    Doan

    Eraikuntza- eta eraispen-hondakinetan dauden baliabide mineralen zirkulartasuna, trazabilitatea eta purutasuna indartzeko soluzio berritzaileak garatzen ditugu.

    2020an VALREC ekimena jarri zen abian, eraikuntza- eta eraispen-hondakinetatik (EEH) lortzen diren baliabide mineralen zirkulartasuna, trazabilitatea eta purutasuna bultzatzeko soluzio berritzaileak garatzeko eta, hala, eraikuntza-produktu berrien fabrikazio ekoeraginkorra lortzeko.

    • Hiru urte geroago, azaroaren 17an, ikasitako guztia kontuan hartuta, jardunaldi bat egingo dugu proiektuaren amaiera ospatzeko: "Zikloa ixten: EEHen ekonomia eta zirkulartasuna".
    • Eraikuntza- eta eraispen-materialen kudeaketa jasangarrian izan diren azken aurrerapenak aurkeztuko ditugu.
    • Ez galdu aukera EEHen balorizazioari, hondakinen kudeaketaren optimizazioari eta eraikuntza-sektorean ekonomia zirkularreko printzipioak aplikatzeari buruzko ezagutzak partekatuko dituzten adituekin elkartzeko.

    Proiektuari buruzko informazio gehiago

    VALREC proiektuaren gidariak Surge Ambiental eta Valoriza (Sacyr taldea) dira, eta hauek ari dira parte hartzen: LLGAIER MOGENSEN, ADCORE, SIKA, SODIRA, HORMICRUZ, KOLOKIUM eta GBCe (Green Building Council España), Eduardo Torroja Eraikuntza Zientzien Institutua (IETcc) eta Madrilgo Unibertsitate Autonomoa (UAM). Proiektuak, gainera, TECNALIAren babesa du.

    Calle de Serrano Galvache 4, Madril

    Hartu lekua!
    Izena eman