Agenda

    Errealitate areagotua, birtuala eta mistoa: energiaren sektoreko erabilera-kasuak

    Eguna

    2020ko uztailaren 17a

    Lekua

    Webinarra

    Ordua

    -

    Prezioa

    Doan

    Energia-sektoreko langileek gero eta jakintza eta prestakuntza handiagoa behar dute landa-lanean jarduteko edo ingurune zailetan sor daitezkeen arazoei erantzuteko. Gainera, gero eta datu gehiago erabiltzen dituzte denbora errealean sektore horretako azpiegiturek eta neurketa-sistemek.

    Kasu askotan, alorreko aditu mailako jakintza enpresako pertsona/puntu jakin batzuetan biltzen da, eta ez dago parte hartu behar duten aktibo guztientzat eskuragarri edo lortzeko moduan.

    Webinar honetan arazo hori konpontzeko teknologia batzuk ikusiko ditugu, errealitate areagotu/birtual/mistokoak. Askotariko aukerak eskaintzen dituzte horri aurre egiteko: datuen interpretazio argi eta erraza, langileentzako urruneko laguntza, murgilketazko eta intuiziozko prestakuntza, ingurune-simulazioa, hands free gisako landa-lanak eta urratsez urrats gidatzeko sistemak, besteak beste.

    EDUKIA

    1. Errealitate areagotu/birtual/mistoko teknologien definizioa.
    2. Teknologiak hedatzeko behar den ekipamenduaren deskribapen laburra.
    3. Energiaren sektorean aplikatutako erabilera-kasuen aurkezpena.

    NORENTZAT DEN 

    • Aurkeztutako teknologietan eta haien aplikagarritasunean interesa duten energia-sektoreko enpresak.
    • Errealitate areagotuko eta/edo errealitate birtualeko teknologiekin lotutako ikerketa-taldeak. 

    NORK EMATEN DUEN

    • Igor Quintela – errealitate areagotuko eta birtualeko ikertzailea.