Estaldura funtzionaletan erabiltzeko PFASik gabeko soluzioak, sektore anitzetako aplikazioetarako

    Default image  post type alt

    Eguna

    2026ko ekainaren 30a

    Lekua

    Online

    Ordua

    10:00 am - 11:00 am

    Prezioa

    Doan

    Estaldura industrialetan erabiltzeko PFASen alternatibei buruzko webinarra

    Substantzia perfluoroalkilatuen (PFAS) gaineko presio arautzaile gero eta handiagoa dela eta —bai Europan, bai nazioartean—, bizkortzen ari da alternatiba seguruago, jasangarriago eta eskalagarriagoetarako trantsizioa. Aldaketa hori erronka garrantzitsua da itsasgaiztasunaren, iragazgaiztasunaren eta erresistentzia kimikoaren moduko propietateak funtsezkoak diren sektoreetarako, baina, halaber, aukera argia zabaltzen du berrikuntza teknologikorako.

    Webinar honetan, AIASek, Rambollek eta TECNALIAk PFASik gabeko soluzio teknologiko berriak aurkeztuko dituzte, estaldura konbentzionalen prestazioak mantentzeko edo haiek hobetzeko aukera ematen dutenak, eta aplikazioak dituztenak elikagaien prozesatzean, packagingean, ehungintzan, beiragintzan eta eraikuntzan, industria kimikoan (formulatzaileak eta aplikatzaileak) eta beste aplikazio industrial batzuetan.

    PFASik gabeko estaldura funtzionalak

    Saioan, TECNALIAk garatutako soluzio aurreratuak partekatuko dira, hala nola:

    • PFASik gabeko sol-gel estaldura hibridoak:
      • Propietate itsasgaitzak eta erraz garbitzen direnak
      • Erresistentzia kimiko handia eta higaduraren aurkako erresistentzia handia
      • Portaera termiko bikaina
      • Hainbat substraturekiko bateragarritasuna (beira, aluminioa, altzairu herdoilgaitza, besteak beste)
    • Biooinarri urtsuko estaldura akrilikoak (PFASik gabeak), honako hau eskaintzen dutenak:
      • Aldi berean urarekiko eta olioarekiko iragazgaitzak diren alternatiba seguruagoak dira
      • Ekodiseinuko irizpideen arabera garatzen dira
      • Estaldura funtzional eta aglutinatzaile gisa aplikatzeko aukera ematen dute
      • Bateragarriak dira paperarekin, ehunekin, plastikoarekin, zurarekin eta metalarekin
      • Interes berezia dute ehungintza teknikoko eta packagingeko aplikazioetan

    Webinar honek alderdi hauen ikuspegi praktikoa emango du: erregulazio-testuingurua, industria-erronkak eta erabilgarri dauden soluzioak. Gainera, aplikazioen eta emaitza esperimentalen adibide errealak erakutsiko dira bertan.

    ANTOLATZAILEAK

    LOGO RAMBOLL
    Tecnalia: Centro de investigación y Desarrollo tecnológico

    Online

    Hartu lekua!
    Izena eman

    Agenda