Eraikinen energia-efizientziari buruzko araudia eguneratzeari ekingo diogu
Hiru helburu izango ditu jardunaldiak: Europako Zuzentarautik (2024/1275) eratorritako Energia Aurrezteko Oinarrizko Dokumentua (EKT DB-HE) ezagutzea, hari lotutako mugarriak eta etorkizuneko erronkak barne direla; Euskal Autonomia Erkidegoko etxebizitzak birgaitzeko jarduketen kalitatea ziurtatzeko egindako ikuskapen- eta kontrol-prozedura ezagutzea; eta energetikoki monitorizatutako kasu praktikoen emaitzak erakustea.
- Gainera, birgaitze energetikoaren osagai akustikoa landuko da, eta aztertuko da zer eragin duen fatxaden hobekuntza energetikoak eraikinak zaratatik babesteari dagokionez, betiere ikuspegi tekniko eta arauemaile batetik.
- Gida tekniko hau aurkeztuko da: "Fatxaden birgaitzea: irizpide akustikoak eta irtenbide teknikoak".
1. multzoa: energia-efizientzia
- Araudi-eguneratzea eta etorkizuneko erronkak: energia-efizientziari buruzko Europako Zuzentarau berria (2024/1275) eta haren transposzioa EKT DB-HEra.
- Ikuskapenen balioa
- Hesiaren beste aldetiko ikuspegia
- Kalitate-kontrola obran, saiakuntzen bidez
- Energia-monitorizazioa: emaitzak eta ikasitakoak
2. multzoa: konfort akustikoa
EKKL/TECNALIAko Akustikako Arloko María José de Rozas eta Susana López de Aretxaga lankideek hartuko dute parte.
- Birgaitzea eta babesa zarataren aurrean: Gida teknikoa/araudia
- Fatxada-birgaitzeen kasu praktikoa: Ortuellako zortzi etxebizitzaren birgaitze integrala.
Izen-ematea
- Izena emateko, mezu elektroniko bat bidali behar da EKKL/TECNALIAra.
