European Robotics Forum 2026: robotika aplikatuko aurrerapenak

    ERF_2026

    Eguna

    2026ko martxoaren 23a - 2026ko martxoaren 26a

    Lekua

    FORUM EXPO Ishockeyveien 11 4021 Stavanger, Norvegia

    Ordua

    8:30 am - 3:00 pm

    TECNALIAk ERF 2026 foroko hiru lan-tailerretan parte hartuko du, eta nekazaritzari aplikatutako robotikan eginiko aurrerapenak erakutsiko ditu, baita pertsona eta robotaren arteko interakzioan egindakoak ere

    TECNALIAk 2026ko European Robotics Forum (ERF) 2026 foroko hiru lan-tailerretan parte hartuko du. Topaketa hori erreferentzia da Europan, robotikari eta sistema autonomoei buruzko gaietan. Leire Bastida gure lankideak AgRimate eta FORTIS proiektuen esperientziak eta emaitzak aurkeztuko ditu. Egitasmo horiek bereziki bideratuak dira nekazaritzako eta industriako ingurune errealetarako soluzio robotiko sendoak, seguruak eta prestatuak garatzera.

    WS#1 Robotika aurreratua, sentsorika eta biki digitalak nekazaritza jasangarrirako

    TECNALIAk nekazaritza-sektorean efizientzia eta jasangarritasuna hobetzera bideratutako garapenak aurkeztuko ditu, egitasmo hauen bidez:

    • Pertzepzio-sistema berriak ingurune dinamiko eta ez-egituratuetarako
    • Soluzio robotikoak doitasunezko nekazaritza-lanetan laguntzeko
    • Eredu digitalak eta landa-datuak integratzea, erabakiak hartzeko prozesua optimizatzeko

    AgRimate proiektuaren emaitzek erakusten dute robotika funtsezko aliatu bihur daitekeela nekazaritza erresilienteago eta jasangarriago bat lortzeko bidean.

    WS#16 Gizakiak egiten du, ala robotak? Lankidetza arrakastatsu bihurtzeko giza faktoreak aztertzen

    TECNALIAk FORTIS proiektuaren gaineko aurrerapenak aurkeztuko ditu, non pertsonen eta roboten arteko lankidetza segurua hartu baita ardatz. Hona hemen landutako gai nagusiak:

    • Interakzio eraginkorrean eragiten duten giza faktoreak
    • Kontrola eta monitorizazioa, segurtasuna eta fidagarritasuna bermatzeko
    • Industria-ingurune errealetako ebaluazio-metodoak

    TECNALIAk azalduko du nola diseinatu tokian bertan egiazki funtzionatuko duten kolaborazio-sistemak, kontuan izanik giza pertzepzioa, karga kognitiboa eta teknologiarekiko konfiantza.

    WS#18 Nork gidatzen du nor? Begiztan gizakia baliatzen duen adimen artifiziala (Human in the Loop, HITL), sistema birkonfiguragarrietarako

    Lan-tailer horrek aztertuko du nola integratu gizakiaren esku-hartzea modu estrategikoan adimen artifizialean oinarritutako sistemetan. TECNALIAk AgRimate eta FORTIS egitasmoetan garatutako kasuak eta metodologiak aurkeztuko ditu, azken egitarauan arlo hauetan esleitutako edukiari jarraikiz:

    • Erabiltzaileak lagundutako AA, robotaren portaera egokitzeko
    • Inguruneko aldaketei erantzuteko gai diren sistema birkonfiguragarriak
    • Robotika autonomoaren erabilerak ingurune operatibo errealetan

    TECNALIAren konpromisoa inpaktu handiko robotikarekin

    ERF 2026 topaketan parte hartuta, TECNALIAk indartu egiten du robotika aplikatuaren aldeko apustua, helburutzat harturik benetako erronkak konpontzea sektore estrategikoetan, hala nola nekazaritzan eta industrian.

    FORUM EXPO Ishockeyveien 11 4021 Stavanger, Norvegia

    Hartu zure lekua!
    Izena eman