Fabrikazio aditibo elektronikoa goitik behera iraultzen ari da elektronika aurreratuaren diseinua, ekoizpena eta etorkizuna
Fabrikazio aditibo elektronikoarekin, gailu elektronikoak diseinatzeko eta ekoizteko modua eraldatzen ari da. Teknologia horri esker, geometria berriak sor daitezke, funtzionalitate aurreratuak txertatu eta prozesu gasangarriagoak eta efizienteagoak garatu.
Web-mintegi honetan, elektronikan erabiltzen den fabrikazio aditiboko azken berrikuntzak aztertuko ditugu, baita funtsezko industria-sektoreetan dituzten erabilerak eta oraindik gainditu beharreko erronka teknikoak ere.
Leire BilbaoTECNALIAko ikertzaile seniorrak hitzaldi espezializatu bat emango du kasu praktikoak lagun dituela, fabrikazio aditiboak arlo hauetan aurrerapenak nola bultzatzen dituen azaltzeko:
- Elektronika inprimatua
- Sentsore eta gailu funtzionalak
- Zirkuitu malguak
- Osagai txertatuak
Amaitutakoan, elkarrizketa-gune bat irekiko da, profesionalek, ikertzaileek eta enpresek zalantzak, ideiak eta lankidetza-aukerak truka ditzaten.
Norentzat da?
Profil hauetara bideratua dago web-mintegia:
- Ingeniariak
- Produktu-diseinatzaileak eta -garatzaileak
- Ikertzaileak
- Enpresa teknologikoak
- Elektronikaren eta fabrikazio aurreratuaren bilakaeran interesa duten profesionalak
