Agenda

    Galdaketaren sektoreko soluzio eta esperientzien foro esklusiboa

    III EDICION: HACIA LA FUNDICIÓN 2030

    Eguna

    2024ko irailaren 26a

    Lekua

    TECNALIA, 700 eraikina - Olabeaga aretoa (Derio)

    Ordua

    9:00 am - 1:30 pm

    Prezioa

    Doan

    Galdaketaren sektoreko soluzio eta esperientzien foro esklusiboa

    Aurten ere, TECNALIAk eta FEAFek galdaketaren sektoreko berrikuntzari buruzko topaketa batera gonbidatzen zaituzte. Hirugarren aldi honetan, asmoa dugu sektoreko joera berriak eta erronka nagusiak aurkeztea galdategietako zuzendariei eta I+Gko arduradunei.

    • Elkarrekin aztertuko dugu zer premia ari diren sortzen eta zer erronkari egin beharko diegun aurre datozen urteetan, gure industrian benetako eraldaketa bat bultzatzeko helburuarekin.
    • Gaian adituak direnen parte-hartzea izango dugu, baita enpresentzako lehiakortasuna ekarriko duten soluzio berritzaileak ere.
    • Lehiakortasunari eusteko eredu tradizionalak aztertuko ditugu, eta, bereziki, hori lortzeko soluzio adimendunak bilatuko ditugu.
    • Soluzio disruptiboak ezarri dituzten kasu errealak aurkeztuko ditugu, eta TECNALIAk sektorerako proposatutako ikuspegi berri batzuk, teknologia berriak hazkundearen bultzatzaile gisa baliatuta. Saio aberasgarria izango da, ikaskuntzaz eta inspirazioz betea.

    Ekitaldia ez huts egiteko arrazoiak

    • Bertatik bertara ezagutuko dituzu sektoreko soluzioen zenbait adibide zehatz, zuretzat inspirazio-iturri izan daitezkeenak.
    • Informazioa jasoko duzu sektoreko hobekuntza-joera berriei buruz, teknologia berriei buruz eta beste enpresa batzuk pauso bat aurrerago joateko egiten ari direnari buruz.
    • Formatua dinamikoa izango da. Aukera izango duzu sektorearen kezka, apustu eta erronka nagusiak ezagutzeko, horretan oinarrituta elkarrekin sortzeko erronkei arrakastaz aurre egiteko modurik onena baita.

    Sektorearentzako foro bat da, non modu esklusiboan ikasiko baituzu zer irtenbide dituzten galdategiek egunero aurre egin beharreko arazoentzat eta aukera izango baituzu sektoreko lankideekin esperientziak trukatzeko.

    Norentzat den foroa:

    • Galdaketaren sektoreko enpresetako zuzendari nagusiak eta zuzeneko hornitzaileak
    • Enpresetako berrikuntza-estrategiei buruz erabakitzeko gaitasuna duten tarteko agintariak.
    • Interesa duten I+G+Bko arduradunak.

    Logo FEAF, Federación Española Asociaciones Fundidores

    TECNALIA, 700 eraikina - Olabeaga aretoa (Derio)

    Hartu lekua!

    Agenda