Agenda

Garraio Sistema Adimendunei buruzko Kongresua

Bizkaia Connected Corridor

Eguna

2023ko martxoaren 28a - 2023ko martxoaren 30a

Lekua

Sevilla, Fibes

Ordua

10:00 am - 7:00 pm

Prezioa

Doan

Mugikortasun jasangarrirako ITSak hedatzea

Garraio Sistema Adimendunei buruzko Espainiako Kongresuaren XXIII. edizioa egingo da. ITS Kongresua izenez ere ezagutzen da, ingelesezko siglak direla-eta (Intelligent Transport Systems). ITS Españak eta ITS Iberoaméricak antolatzen dute, eta Andaluziako Juntako Sustapen Kontseilaritza du buru.

Bizkaia Connected Corridor

Olga Alonsok, TECNALIAko Teknologia Digitalen Laborategiko Bizkaia Connected Corridor proiektuaren arduradunak, hau aurkeztuko du:

  • Bizkaia Connected Corridor (BCC), Bizkaiko Foru Aldundiaren eta TECNALIAren artean garatzen ari diren proiektu estrategikoa. Enpresek mugikortasun autonomo, konektatu eta kooperatiboko teknologia aitzindariak eta azpiegitura adimendunak probatu ahal izango dituzte ingurune esperimental batean.
  • BCCren helburuetako bat da errepide-sarea digitalizatzea, C-ITS ekosistema teknologiko berri baten bidez: ibilgailu-azpiegitura eta ibilgailu-ibilgailu komunikazioa ahalbidetzen ditu, bidearen egoerari buruzko alerten bidez.
  • Komunikazio kooperatiboko baliza ugari jarri dira. Baliza horiek gertakariei buruzko mezuak jasotzen dituzte trafikoa kontrolatzeko guneetatik zein ibilgailuetatik —galtzadako auto-ilarei buruz, obrei buruz eta oztopoei buruz, besteak beste—, eta bidali egiten dituzte. Bestalde, Bizkaiko sareko zenbait azpiegituratan, biki digital gisa jarduten duten IoT teknologiak ezarri dira.

TECNALIA testatze-plataforma bat garatzen ari da, BIM, Cloud, IoT eta Big Data teknologiak baliatzen dituena, zeinean aipatutako azpiegituretan ezarritako ereduak erabiltzen baitira.

  • C-ITS eta IoT datuak datahub batean egongo dira eskuragarri, ustiatzeko.

Sevilla, Fibes

Hartu lekua!