Agenda

    Gipuzkoako Ekonomia Zirkularrari buruzko Nazioarteko Topaketa

    Economía Circular en Construcción

    Eguna

    2023ko otsailaren 1a - 2023ko otsailaren 2a

    Lekua

    Kursaal, Zurriola hiribidea 1, 20002 Donostia

    Ordua

    9:00 am - 2:00 pm

    Prezioa

    Doan

    Nazioarteko, estatuko eta tokiko adituek ekonomia zirkularraren arloko gaurkotasuna aztertuko dute

    Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuak Ekonomia Zirkularrari buruzko Nazioarteko Topaketa antolatu du. Bosgarren edizio honetan, nazioarteko, estatuko eta tokiko adituek ekonomia zirkularraren arloko gaurkotasuna aztertuko dute. Zenbait sektore giltzarritan, hala nola eraikuntzan, baliatzen diren estrategia nagusietan ere sakonduko dute.

    Eraikuntzako ekonomia zirkularrari buruzko mahai-ingurua

    Hiri-inguruneek eragiten dute emisio poluitzaileen ehuneko handi bat. NBEren arabera, munduko pertsonen erdiak (3.500 milioi pertsona) hirietan bizi dira, eta 2030erako kopuru hori 5.000 milioiraino igotzea aurreikusten da.

    Iñigo Vegas TECNALIAko Eraikuntzako Materialen eta Produktuen arduradunak hartuko du parte mahai-inguru honetan, non aztertuko baita eraikuntza-sektoreak zer funtzio duen hiri jasangarriak eta zirkularrak sortzeko. Nazioarteko eta estatuko beste aditu batzuekin batera, NBEk 11. GJHan (Hiri eta komunitate jasangarriak) jarritako helburuak lortzeko egiten ari diren urratsak aztertuko dituzte.

    Besteak beste, gai hauek jorratuko dira:

    • deskarbonizazioa eraikuntzaren sektorean
    • Agenda 2030ekiko eta hiri-agendekiko lerrokatzea
    • eraikuntzako eta eraispeneko hondakinen kudeaketa
    • eta materialen mendekotasuna

    Informazio gehiago

    • Izena eman behar da, bai presentzialki bai online parte hartzeko.

    KURSAALA, DONOSTIA

    Hartu lekua!
    Izena eman

    Agenda