Agenda

    #GureMarket: “etorkizun jasangarria elikagaigintzarako”

    Eguna

    2020ko uztailaren 14a

    Lekua

    WEBINARRA

    Ordua

    -

    Prezioa

    Doan

    Izaskun Marañón, elikadura osasuntsuaren alorreko TECNALIAko ikertzailea, elikagaigintzako ekonomia zirkularrari buruzko webinarrean arituko da, GURE MARKET sarearen bitartez, zeinak garapen-proiektuak sustatzen baititu Gipuzkoako nekazaritzako elikagaien industriako enpresekin batera. 

    • Espainiak elikagaigintzan 2030. urterako duen estrategia betetzeko asmoz ekonomia zirkularra aplikatzeak lehiakortasun ekonomikoa hobetzeko aukerak dakarzkie elikagaigintzako enpresei, joera berriei eta kontsumitzaileen eskaerei erantzunez.
    • Azpiproduktuak diru-sarreren eta negozioen iturri berri bihurtzen dira: kontsumitzaileen eskaerei erantzuten dieten osagai eta elikagai berritzaileak garatzeko lehengaia dira.
    • Arrakasta izan duten kasu batzuk aurkeztuko dira. 

    NORENTZAT DEN 

    • Nekazaritzako elikagaien sektoreko edonorentzat: elikagaigintza, merkataritza, cateringa, ostatuak, jatetxeak, etab. 

    IZENA EMATEKO

    “#GureMarket: etorkizun jasangarria elikagaigintzarako” saioan izena emateko formularioa.