Hidrogenoa, funtsezko elementu. Hidrogenoaren sorkuntza, garraioa eta banaketa, eta mugikortasunean, industrian eta energian dituen erabilera eta aplikazioen egokitzapena.

    investigador con botellas de hidrógeno

    Eguna

    2021ko martxoaren 16a

    Lekua

    Online

    Ordua

    10:00 am - 10:40 am

    Prezioa

    Doan

    Hidrogenoak funtsezko zeregina du trantsizio energetikoan, zailtasun gehien dituzten esparru eta sektoreak deskarbonizatzeko: industria kimikoa (lehengai gisa); energia-kontsumo intentsiboa duten industria-sektoreak (altzairutegiak, findegiak, zementu-fabrikak); garraioa eta mugikortasuna; eta energia masiboki garraiatu eta denbora luzez metatzeko.

    Analisten arabera, munduko energia-eskariaren % 24 hidrogenoarekin ase beharko litzateke 2050. urterako (urtean 630.000 milioi euro inguruko salmentak); asmo handiko helburu hori lortzeko, berrikuntza-erronka handiei egin behar zaie aurre, eta horrek aukera handiak dakartza.

    Fernando Espiga TECNALIAko trantsizio energetikoaren arduradunak azalduko du hidrogeno berriztagarriaren sorkuntzak zer aukera ekarriko dituen garraio- eta banaketa-azpiegiturak egokitzeari dagokionez, bai eta mugikortasunerako, industriarako eta energia-sistemarako azken aplikazioak garatzeari dagokionez ere.

    Informazio gehigo

    Webinar hau Hidrogenoaren asteartea zikloaren barruan sartzen da; ziklo horren bidez, ADEGIk, Gipuzkoako Enpresen Elkarteak, Gipuzkoako enpresei ezagutarazten dizkie hidrogenoaren bizi-zikloko teknologiei, haien aplikazioei eta enpresentzat izan ditzaketen industria-aukerei buruzko azken berriak.