TECNALIAk “Hiri-deskarbonizazioaren foroa: auzo-berokuntza eta -hozkuntzako soluzioak” antolatu du Gasteizen.
Foro horretan, administrazio publikoak, enpresak, inbertitzaileak, energia-operadoreak eta berrikuntza-ekosistemako funtsezko eragileak bilduko dira, eztabaidatzeko zer zeregin duten bero- eta hotz-sareek hirien trantsizio energetikoan.
Teknologia berritzaileak, kasu errealak eta negozio-ereduak landuko dira ekitaldian, eta arreta berezia emango zaie bosgarren belaunaldiko sareei (5G). Sare horiek oso tenperatura baxuan egiten dute lan, eta aukera ematen dute energia berriztagarriak integratzeko, hondar-beroa aprobetxatzeko, eta efizientzia energetikoa areagotzeko.
Erronka: beroa deskarbonizatzea
Europaren energia-erronka handienetako bat da beroa deskarbonizatzea. Gaur egun, etxeetan kontsumitzen den energiaren % 78 inguru berokuntzara eta ura berotzera bideratzen da, eta mendekotasun handia dago erregai fosilekiko. Gauzak horrela, auzo-berokuntza eta -hozkuntzako sareak funtsezkoak dira hiri jasangarriagoak lortzeko bidean aurrera egiteko.
Ekitaldia norentzat den
- Hiriak deskarbonizatzeko auzo-berokuntza eta -hozkuntzako soluzioak bultzatu nahi dituzten administrazio publikoak, energia-erakundeak, berrikuntza-erakundeak, industria-enpresak, azpiegitura eta eraikinen kudeatzaile, inbertsore eta sustatzaileak.
- Topagunea izango da trantsizio energetikoan eta hiri-garapen jasangarrian lan egiten duten eragile publiko eta pribatu nagusientzako.
- Besteak beste,EVE, IDAE, Telur, Engie, Baskonia, Euroheat & Power, BilboEner, Nasuvinsa, Zurberoa, eta Gasteizko, Donostiako eta Iruñeko Udaletako hizlariak bilduko dira foroan.
