Agenda

      I+G+B nazioartekotzeko bosgarren jardunaldia: diseinua, robotika, AA eta automatizazioa

      Amaltea

      Eguna

      2025ko maiatzaren 28a

      Lekua

      SPRI Auditoriuma (Bizkaia Plaza eraikina, Bilbo)

      Ordua

      9:30 am - 3:00 pm

      Prezioa

      Doan

      ETEentzako diseinuaren, robotikaren, adimen artifizialaren eta automatizazioaren arloko AMALTEA proiektua finantzatzea

      AMALTEAk robotika, adimen artifiziala eta datuak integratzen ditu eraikuntza-sektorean, energia-kontsumoa, baliabideen erabilera eta hondakinak murrizteko eraikinetan.

      Fatxaden balio-katea oso konplexu eta zatikatua da; eskuzko prozesuak eta denbora- eta energia-kostu handiak ditu, eta, materialak efizientziaz kudeatzen ez dituenez, hondakin asko sortzen ditu.

      AMALTEA ikerketa-proiektuak (Horizon Europe programaren barruan dago, eta TECNALIAk koordinatzen du) modu zehatz batean heltzen die erronka horiei, alegia, teknologia aurreratuak ekosistema bakar eta eskalagarri batean integratuz: AA, diseinua optimizatzeko; biki digitalak, bizi-zikloak monitorizatzeko; robotika kolaboratiboa, fabrikaziorako eta instalaziorako; eta sentsore adimendunak, trazabilitaterako. Hala, karbono-aztarna murrizten du, entrega-denborak bizkortzen ditu, eta obrako zehaztasuna eta segurtasuna hobetzen ditu, Europako Itun Berdearen helburuekin bat.

      Europa osoko 25 ETE eta startup

      Kateko finantzaketako bi deialdiri esker (softwarea eta hardwarea), AMALTEA proiektuak Europa osoko 25 ETE eta startup hautatuko ditu. 100.000 euroko dirulaguntzak izango ditu soluzio digitaletarako, eta 200.000 eurokoak gailu robotikoetarako edo sentsore aurreratuen sistemetarako. Onuradunek euskarri integraleko programa bat jasoko dute, honako hauek barne hartuko dituena:

      • Mentoretza teknikoa eta negozio-mentoretza, TECNALIA, LORTEK, Siemens, Acciona, Züblin eta beste industria-bazkide batzuetako adituen eskutik.
      • Lau proba pilotu erreal baliozkotzea (diseinua, fabrikazioa, instalazioa eta birziklatzea), ekoizpen-inguruneetan bideragarriak direla bermatzeko.
      • AMALTEA sarerako sarbidea: zuzeneko elkarlana industriako liderrekin eta nazioartekotzeko aukerak.

      Maiatzaren 28an, 09:30etik 15:00etara (CEST), SPRI Auditoriumean (Bizkaia Plaza eraikina, Bilbo), finantzaketa horren xehetasunak zuzenean ezagutu ahal izango dituzte EAEko ETEek.

      Zer aurkituko duzu I+G+B nazioartekotzeko bosgarren jardunaldian?

      • AMALTEAk bultzatu nahi dituen helburu, erronka eta teknologien aurkezpen zehatza.
      • Lehenengo Open Call deialdiaren eskaera-prozesuaren, epeen eta ebaluazio-irizpideen azalpena.
      • Aldebiko bilerak AMALTEAko koordinatzailearekin: aukera izango duzu zalantzak argitzeko, hala nola erronka teknikoak, pilotuen baldintzak eta nola egokitu zure proposamena inpaktua maximizatzeko.

      Izena ematea eta elkarrizketa-eskaerak: maiatzaren 26ra arte

      SPRI Auditoriuma (Bizkaia Plaza eraikina, Bilbo)

      Hartu lekua!
      Izena eman

      Agenda