Agenda

Ikusmen artifiziala produktibitatea eta bizi-kalitatea hobetzeko

Visión Artificial para la mejora de la productividad y calidad de vida

Eguna

2023ko azaroaren 29a

Lekua

Madrid Innovation Lab - Bravo Murillo, 39. Madril - online konexioko aukerarekin

Ordua

12:00 pm - 1:15 pm

Prezioa

Doan

Ikusmen artifiziala produktibitatea eta bizi-kalitatea hobetzeko

Produktibitatea eta bizi-kalitatea hobetzeko ikusmen artifizialeko teknologia aplikatzen den kasuen aurkezpen-jardunaldia egin du AMETICek.

  • Teknologia horren aplikaziorik berritzaileenei ekingo diegu, zenbait sektoretan (smart cities, AAPP, osasungintza, beira), eta aztertuko dugu nola ari den ikusmen artifiziala haiei lotutako industriak eraldatzen eta hazteko aukera berriak ematen.
  • TECNALIA adituen taldean egongo da, Arantza Bereziartua Pérezen eskutik: lineako fabrikazio-prozesuan beirazko botiletan burbuilak detektatzeko VIDRALArekin lankidetzan egin duen garapena aurkeztuko du.

Saio hori Adimen Artifizialaren eta Big Dataren Batzordeko Ikusmen Artifizialeko Taldeak antolatzen du, eta gure lankide Joseba Laka izango du presidenteorde. Ikusmen artifizialaren etorkizunik handieneko aplikazioak aztertzeko elkargunea izango da, eta enpresen produktibitatea hobetzeko, haien kostuak murrizteko eta prozesu konplexuak automatizatzeko duten ahalmena ere aipatuko dira bertan.

Oharra: ezin bazara bertan presentzialki egon, online ere jarraitu ahal izango duzu jardunaldia.

Madrid Innovation Lab - Bravo Murillo, 39. Madril - online konexioko aukerarekin

Hartu lekua!