Agenda

    Industria deskarbonizatzeko tenperatura altuko bero-ponpak

    Bombas de calor de alta temperatura para la descarbonización industrial

    Eguna

    2025ko urriaren 22a

    Lekua

    Impact Hub Gobernador | Gobernador kalea 26, behea | 28014 Madril

    Ordua

    9:30 am - 2:30 pm

    Prezioa

    Doan

    Jardunaldi honetan, industriako prozesuak deskarbonizatzeko balio duten eta tenperatura altuko bero-ponpetan oinarrituak dauden soluzio berritzaile eta eraginkorrak aurkeztuko ditugu.

    Europa deskarbonizatu baten ikuspegia ez dator bat Europan egun dagoen bero-hornidurarekin. EBko azken energiaren kontsumo osoaren laurdena industriari dagokio, eta kontsumo horren % 80 baino gehiago beroa eta hotza hornitzen kontsumitzen da. Eskari horri, gainera, energia ez-berriztagarrien bidez erantzuten zaio gehienbat.

    Egoera horren aurrean, bero-ponpak aukera teknikoki eta ekonomikoki bideragarriak dira, eta industriaren efizientzia energetikoa hobetzen dute. Haatik, zenbat eta tenperatura altuagoak behar izan industria-prozesuan, orduan eta soluzio gutxiago daude merkatuan.

    Industria deskarbonizatzeko soluzio teknologikoak

    TECNALIAk esperientzia handia du eraikinetako ekipo termikoak diseinatzen eta optimizatzen. Azken urteotan, zenbait soluzio teknologiko landu ditugu, hala nola:

    • Tenperatura altuko bero-ponpak (HTHP)
    • Absortzio bidezko bero-transformadoreak (AHT)
    • Malgutasun-mekanismo gisa beroa metatzen duten sistemak
    • Lurruna sortzeko soluzioak

    Push2Heat ekimenaren esparruan, adibidez, beroa errebalorizatzeko teknologiak garatzen ari gara 160 °C-rainoko bero-eskariak dituzten industrietarako, hala nola elikagai-industria, papergintza, industria kimikoa eta farmazia-industria.

    Bero-ponpen balio-kate osoa

    • Jardunaldia bero-ponpa industrialen balio-kate osoari zuzenduko zaio: fabrikatzailea, instalazioa eta mantentze-lanak, azken erabiltzailea…
    • Soluzio teknologiko berriei helduko zaie, bai ikuspuntu teknikoari dagokionez, bai negozioari dagokionez.
    • Horrez gain, kimikaren sektorean eta papergintzan instalatutako soluzio errealak aurkeztuko dira.

    Norentzat da jardunaldia?

    • Bero-ponpen ekipoen fabrikatzaileak
    • Ingeniaritzak
    • Energia-zerbitzuen enpresak (ESCO)
    • 200 °C-rainoko prozesuak dituzten industriak (elikagaiak eta edariak, papera, kimika, petrokimika, farmazeutikoa, etab.)
    • Eragile publiko eta instituzionalak, bai eta elkarteak ere

    IMPACT HUB GOBERNADOR - MADRIL

    Hartu lekua!