Agenda

    Jasangarritasuna eta lehiakortasuna lehengaietan

    Economía Circular_Materiales metálicos

    Eguna

    2023ko abenduaren 19a

    Lekua

    Yimbi Sota- Kale Nagusia 45. – Sala Óculo

    Ordua

    10:00 am - 12:00 pm

    Prezioa

    Doan

    Jasangarritasuna eta lehiakortasuna lehengaietan: tresna berritzaileetan oinarritutako etengabeko ikaskuntza enpresa-tresna estrategiko bihurtzen ari da enpresetan teknologia behar bezala ezartzeko.

    MILLE proiektuak nabarmen lagunduko du agertoki horretan lehengaien, jasangarritasunaren, diseinu zirkularraren eta trazabilitate-metodologien arloan, ziurtagiri digitalei lotutako diziplina anitzeko programa mikrokredentzialak garatuz.

    • Saioan, lehengaiei buruzko enpresa-erronkei ekonomia zirkularraren ikuspegitik nola aurre egin aztertuko dugu, horri buruzko zenbait hurbilketaren bidez.
    • Bizi-zikloaren analisiaren tresna erakutsiko dugu: produktuen karbono-aztarna murrizteko zer materialetan edo prozesutan esku hartu behar den erabakitzea errazten du.
    • Halaber, ezagutuko dugu zer ondorio izango dituen Produktuaren Pasaporte Digitalari dagokionez ezartzear dagoen araudiak EBn merkaturatzen diren produktuen diseinuan, fabrikazioan, erabileran eta birziklapenean.
    • Azkenik, hondakinetatik eta azpiproduktuetatik metalak berreskuratzearen inguruko zenbait erabilera-kasu ezagutuko ditugu.

    Egitaraua

    • MILLE – FVEM proiektuaren aurkezpena
    • Ekonomia zirkularreko zenbait kasu - TECNALIA Research & Innovation
      • Lehengaiak eta ekonomia zirkularra TECNALIAn - Amaya Arteche
      • Produktuaren karbono-aztarna kalkulatzea - Iñaki Laburu
      • Produktuaren Pasaporte Digitala – Jorge Arnal
      • Metalak eta balio handiko konposatuak berreskuratzea bigarren mailako baliabideetatik – Laura Sánchez
      • Baliabideetan intentsiboa den industriara bideratutako efizientzia- eta zirkulartasun-soluzioak. Erabilera-kasu bat: CIRMET – Mikel Merchan
    • Kafea eta networkinga.

    Yimbi Sota- Kale Nagusia 45. – Sala Óculo, Bilbo

    Hartu lekua!
    Izena eman