Agenda

LOPEC 2024, inprimaketa funtzionalaren nazioarteko azoka

Impresion-funcional

Eguna

2024ko martxoaren 5a - 2024ko martxoaren 7a

Lekua

Alemania

Ordua

9:00 am - 5:00 pm

LOPEC 2024 inprimaketa funtzionalaren eta elektronika inprimatuaren azokan parte hartuko du TECNALIAk

Substratu malguen (hala nola papera eta plastikoa) gainean zirkuitu elektronikoak, sentsoreak eta beste osagai batzuk inprimatzeko prozesu berritzaile bat aurkeztuko dugu. Prozesu horrek aukera berriak zabaltzen ditu gailu elektronikoen diseinuan eta fabrikazioan.

LOPEC elektronika inprimatuaren nazioarteko ekitaldi liderra da. Hitzaldien formatua (martxoaren 5etik 7ra) eta azoka-erakusketa (martxoaren 6tik 7ra) batzen ditu, ezin hobeto erakusteko industria hasiberri horren dinamismo handia.

Ekitaldian fabrikatzaileak, industria-bezeroak eta ikerketa-erakundeak biltzen dira.

TECNALIAk Espainia Pabiloian parte hartuko du, eta honako aplikazio-eremu hauetan aurkeztuko ditu erakusleak:

  1. Funtzionalitateak zuzenean integratzea azken gainazalen gainean, haien geometria eta materiala edozein direla ere.
  2. Inprimatutako funtzionaltasunak konpositeetan txertatzea.
  3. Fabrikazio elektroniko aditiboa.
  4. Hari gabeko komunikazioak eta elikadura integratzea.

Posterra eta hitzaldiak

  • Miren Hayet Oterok "Hari gabeko aplikazioetarako erabat inprimatutako tenperatura-sentsoreak: irrati-maiztasuneko erresonadoreen analisia" izeneko posterra aurkeztuko du sentsore adimendunen gaian.
  • Julen Caballero Antonek "Inprimatutako eta integratutako RFID antenak" hitzaldia aurkeztuko du material funtzionalen gaiari lotuta.

LOPECi buruzko informazio gehiago

Gure lankide Ibai Santamaríak eta Ana Olaizolak informazio gehiago emango dizute.

  • Lehenengo aldiz Espainia Pabilioi bat antolatu dute LOPEC 2024 azokan ICEX España Exportación e Inversiones-ek eta Espainiak Düsseldorfen duen Bulego Ekonomiko eta Komertzialak, Functional Print Cluster-ekin lankidetzan. Messe München azoka-esparruan (Alemania) egingo da azoka.
  • Ekitaldia Municheko azokak antolatzen du, OE-Arekin (Organic and Printec Electronics Association) lankidetzan.

Lopec 2024, Messe München erakustazoka (Alemania)

Hartu lekua!