Agenda

MATCOMP21: Material Konposatuen Kongresu Nazionala

MATCOMP21: Congreso Nacional de Materiales Compuestos

Eguna

2022ko ekainaren 21a - 2022ko ekainaren 23a

Lekua

Sevilla

Ordua

-

AEMAC elkarteak (Material Konposatuen Espainiako Elkarteak) Sevillako Unibertsitatearekin lankidetzan antolatu du ekitaldi hau, eta 25. urteurrena presentzialki ospatuko du Sevillako Unibertsitateko Ingeniaritzako Goi Eskola Teknikoan.

Han, teknologia eta sektore anitzeko gure ezagutza partekatuko dugu, zeinak aukera ematen baitigu produktuak, zerbitzuak eta prozesuak egungo eta etorkizuneko bezeroekin konektatzeko.

Formatuari dagokionez, ikertzaileen hitzaldiak izango dira nagusi; gai zehatzei buruzkoak izango dira, zenbait aretotan banatuta. Gainera, standak eta posterrak ere izango dira ikertzaileek beren lorpenak azaltzeko.

Gure aditu-taldeak eta haren gaitasunek protagonismo handia izango dute

Gure ikertzaileek beren esperientzia partekatuko dute parte-hartzaile guztiekin, materialei, fabrikazio-prozesuei, karakterizazioari eta industria-aplikazioei buruzko hitzaldien bidez. Teknologia anitzetako gure bikaintasun teknologikoaz gain, merkatuarekiko hurbiltasuna eta beste ikerketa-entitate edo -zentro batzuekiko lankidetza-kultura ere nabarmendu nahi ditugu.

  • Hilaren 21ean, 12:50ean. AEMAC aretoa. Eduard Bellverten erakusketa, integrazio-maila eta su-eskakizun handiko trenbide-ibilgailuen egitura arinak garatzeko konposite-prozesu aurreratuei buruzkoa.
  • Hilaren 21ean, 16:00etan. ZIUR aretoa. Injekzio bidez fabrikatutako automobilgintzako osagaietan zuntz birziklatuak integratzeari buruzko hitzaldia emango du Sonia García gure ikertzaileak.
  • Hilaren 22an, 12:30ean. Element aretoa. Aroa Iriarte Legarretaren hitzaldia, karbono-zuntzezko aurreforma aeronautikoak zuzeneko erresistentzia-berokuntzaren bidez azkar eta eraginkortasunez fabrikatzeari buruz.
  • Hilaren 22an, 16:00etan. AIRBUS aretoa. Oihane Echeverria gure ikertzailea EHUko beste ikertzaile batekin batera arituko da, egitura-aplikazioetarako PUR formula jasangarriagoen garapena azaltzeko.
  • Hilaren 22an, 16:20an. Element aretoa. Richard Seddonek erakusketarik nazioartekoenetako batean parte hartuko du, Europako beste ikertzaile batzuekin batera, eta arlo honetan duen esperientzia azalduko du: nano-enabled multifunctional rtm composite panels for urban transport.
  • Hilaren 22an, 16:40an. Element aretoa. Elektronika inprimatua txertatua duten zuntz jarraituko konpositeen propietate mekanikoen emaitzak azalduko ditu Ana Pérez Márquezek.
  • Hilaren 23an, 12:10ean. Element aretoa. Beste ikerketa-zentro batzuekin lankidetzan, hala nola UCLM eta INTArekin, garatutako CFRP ijezketetako egiturazko bi ardatzeko monitorizazio-sistemetan egin diren aurrerapenak azalduko ditu Richard Seddon gure ikertzaileak.

Arlo horietako batean soluziorik behar baduzu, jarri harremanetan gure ikertzaile-taldearekin, edo etorri gure hitzaldietara.

Matcomp21 kongresuan izango gaituzu zain, industrian ditugun gaitasun eta aplikazio guztiak ezagutarazteko.

Sevillako Unibertsitateko Ingeniaritzako Goi Eskola Teknikoa

Hartu lekua!

Agenda

Ordua

Jarduera

Hizlaria

12:50 pm - 1:10 pm

Integrazio-maila eta su-eskakizun handiko trenbide-ibilgailuen egitura arinak garatzeko konposite-prozesu aurreratuak.

Eduard Bellverten

4:00 pm - 4:20 pm

Zuntz birziklatuak injekzio bidez fabrikatutako automozio-osagaietan integratzea.

Sonia García