Agenda

    Negozio-aukerak itsas zabaleko energia berriztagarrietan

    Molinos de viento para la generación de energía renovable offshore

    Eguna

    2022ko urriaren 27a

    Lekua

    Online

    Ordua

    10:00 am - 11:00 am

    Prezioa

    Doan

    Itsas zabaleko energia berriztagarriak negozio-aukera bat dira enpresen merkatua handitzeko eta dibertsifikatzeko

    Energia-sistema, garraioa, eraikuntza, industria eta beste sektore batzuk deskarbonizatzeko, energia berriztagarrien integrazio masiboa behar da. Europako Batzordeak uste du itsas zabaleko energia eolikoaren ekoizpena gaur halako 25 izango dela 2050ean. Itsas zabaleko energia berriztagarriek negozio-aukera interesgarriak sortzen dituzte askotariko profilak dituzten enpresentzat.

    Negozio-aukera horiei esker, sektoreko enpresak hazi egingo dira, eta, era berean, historikoki beste sektore batzuetara bideratutako konpainiei merkatua dibertsifikatuko zaie: lehorreko haize-energiaren enpresak, ontziolak, material elektrikoaren fabrikatzaileak, galdarategiak, lotura-elementuen fabrikatzaileak eta abar.

    Gaur egun, itsasoa ez da behar beste ustiatzen energia-baliabide gisa.

    Merkatuaren dibertsifikazioa

    • Merkatua itsas zabaleko energia berriztagarrien sektorerantz dibertsifikatu nahi duten enpresen erronkei eta aukerei buruz hitz egingo dugu.
    • Zenbait elkarte garrantzitsutako ordezkariek aukera horiek beren sektoreetan duten eraginari buruz duten ikuspegia azalduko digute.
    • DITRELek itsas zabaleko energia berriztagarrietarantz dibertsifikatzearen arrakasta-kasu bat kontatuko digu.

    Elkarlanean:

    AEE
    Pymar
    Sercobe

    Online

    Hartu lekua!
    Izena eman

    Agenda