Agenda

    Nekazaritzako elikagaien industriako berrikuntza teknologikoa Food4future

    Innovación tecnológica en la industria agroalimentaria: Food4future

    Eguna

    2025ko maiatzaren 13a - 2025ko maiatzaren 15a

    Lekua

    Bilbao Exhibition Centre (BEC)

    Ordua

    9:30 am - 6:30 pm

    Laugarren urtez jarraian, global partner izango gara Food4future 2024 azokan

    Berriro ere, beste edizio batean, TECNALIA global partner gisa izango da Food4Future – Bilbao Foodtech World Summit azokan, zeina elikagaien eta edarien industriarako erreferentziazko nazioarteko foroetako bat baita. Ekitaldi horretan, mundu osoko 450 adituk hartuko dute parte elikagaietarako eta elikagaien industriarako teknologien sektoreko punta-puntako gaiei buruz eztabaidatzeko. Berrikuntzak, jasangarritasunak eta digitalizazioak bat egiten dute elikagaien industriaren etorkizuna taxutzeko.

    Elikagaien industriarako ditugun soluzioak erakutsiko ditugu, arreta nagusia jasangarritasunean, digitalizazioan eta elikadura pertsonalizatuan jarrita.

    Berrikuntza eta zeharkako soluzioak

    TECNALIAn merkatuaren gaur egungo beharrei erantzuten dien teknologia berritzailea ekartzeko konpromisoa dugu.

    • Food4Future azokan, aurten, adimen artifizial sortzaileak eta kontsumo-joera berriek gaur egungo testuinguru ekonomikoan duten egitekoa aztertuko da.
    • Beste gai batzuk ere landuko dira, hala nola kontsumitzaileen eskaera berriak, elikagaien segurtasuna eta belaunaldi berriko osagaien hastapenak. 
    • Elikagaien segurtasunak ere markatuko du Food4Futureko biltzarraren agenda.
    • Digitalizazioa gako bihurtu da elikagaien industrian. Adimen artifiziala, big data, gauzen Internet (IoT) eta beste teknologia disruptibo batzuk elikagaiak ekoizteko, banatzeko eta kontsumitzeko modua eraldatzen ari dira. Ezin konta ahala aukera dago, prozesuak optimizatzetik hasi, eta kontsumitzaileen eskaera aldakorrei erantzuteko produktuak pertsonalizatzera.
    • Kontsumo-ohiturak aldatzen ari dira, eta, Foodtech 6.0 ekitaldian, garabidean dauden joerak aztertuko ditugu, hala nola landare-jatorriko elikagaien gorakada eta dieta osasungarriago eta pertsonalizatuago baten bilaketa.

    Adituen ekarpenak

    TECNALIAko adituek mahai-inguruetan parte hartuko dute, etorkizuneko elikadura definituko duten joerak eztabaidatzeko. Jasangarritasunarekin, digitalizazioarekin eta elikadura osasungarriarekin erlazionatutako gaiak izango dituzte hizpide.

    Bisitatu gaitzazu 1D417 standean

    Nekazaritzako elikagaien enpresen lehiakortasuna eta pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko ditugun garapen eta soluzio teknologikoak zuzenean ezagutu nahi badituzu, zatoz gure 1D417 standera. Robotika eta automatizazioko, ontziratzeetako eta elikadura osasungarriko gure soluzio berrienak aurkeztuko ditugu.

    Sektoreko enpresekin elkarlanean aritzen gara, nekazaritzako elikagaien industriaren erronkei erantzun integrala emateko eta elikaduraren bidez pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko.

    • Eskatu guri gonbidapena "Gurekin harremanetan jarri" botoiaren bidez.

    Informazio gehiago: Food4Future

    BEC - Bilbao Exhibition Centre, Bilbo

    Hartu lekua!
    Izena eman