Neuromodulazio ez-inbaditzaileko prototipoen aurkezpena

    Eguna

    2026ko apirilaren 13a

    Lekua

    Online

    Ordua

    11:00 am - 2:00 pm

    Prezioa

    Doan

    CSICekin batera, terapia neurologiko berriak eta garapen aitzindari bat aurkeztuko ditugu: nanopartikula bidezko garun-estimulazioa

    Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusiak (CSIC) eta Sols Morreale Ikerketa Biomediko Institutuak (IIBM, CSIC-UAM) jardunaldi bat antolatu dute Madrilen neuromodulazio ez-inbaditzailearen prototipoak aurkezteko , eta Tecnaliak han aurkeztuko du egindako lana.

    Ekitaldian izango dira Ana Castro CSICeko Berrikuntza eta Transferentziako presidenteordea eta Moisés Martín CDTIko zuzendari nagusia.

    • Gure Osasuneko Taldeak Ander Ramos buru duela, neuromodulazio ez-inbaditzailerako garatu duen prototipoa aurkeztuko du bertan.
    • Zehazki, nanopartikula selektibo bidezko estimulazioa.

    Garunarekin interakzio ez-inbaditzailean aritzen diren teknologiak.

    Orain arte, eskura zeuden tresna ez-inbaditzaileek muga handiak zituzten. Garezurrean Zeharreko Estimulazio Magnetikoak (TMS) eta Garezurrean Zeharreko Estimulazio Elektrikoak (TES) ezin dute hesi hematoentzefalikoa zeharkatu. Hesi horrek garuna babesten du, baina, aldi berean, ez die farmakoei uzten helburu dituzten neurona-ehunetara iristen. Egungo terapien eraginkortasuna mugatua dago arrazoi horregatik.

    Beraz, beharrezkoa da garunarekin modu ez-inbaditzailean aritzen diren teknologiak garatzea.

    Xehetasun guztiak datorren apirilaren 13an egingo den aurkezpenean emango dira ezagutzera: streaming bidez zuzenean jarraitu ahal izango da.

    *Neumonas proiektua neuromodulazioko teknologia ez-inbaditzaileen arloko I+Gko zerbitzuak garatzeko merkaturatu aurretiko erosketa publikoko ekimen bat da, Europar Batasunak (NextGenerationEU) eta Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioak finantzatua eta Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoak (MRR) kofinantzatua. Garapenak IKUR estrategiaren Basque Nanoneuro Network (B3N) ekimenean sortutako aurretiko ezagutzetan oinarritzen dira, besteak beste. Euskadiko 2022-2024 Inbertsio Estrategikoen Planaren barruko Ikerketa Estrategikoko proiektu bat izan zen, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak lagundua eta finantzatua.    

    *Proiektu hori gauzatzeko, TECNALIArekin lankidetzan aritu dira: ACHUCARRO BASQUE CENTER FOR NEUROSCIENCE FUNDAZIOA, DONOSTIA INTERNATIONAL PHYSICS CENTER FUNDAZIOA (DIPC), Bit&Brain Technologies; Nafarroako Unibertsitatea –Nafarroako Unibertsitate Klinika (CUN); BIOFISIKA BIZKAIA FUNDAZIOA (FBB), MATERIALS PHYSICS CENTER (MPC), EHU (Euskal Herriko Unibertsitatea). 

    Funded by the European Union
    CDTI
    logo del plan de recuperacion, transformacion y resilencia

    Online

    Hartu zure lekua!
    Izena eman