Neuroteknologiaren etorkizuna Horizon Deep Tech Summit 2026 topaketan

    El futuro de la neurotecnología en Horizon Deep Tech Summit 2026

    Fecha

    10 de noviembre de 2026 - 11 de noviembre de 2026

    Lugar

    La Nave (Madril)

    Horario

    9:00 am - 5:00 pm

    Neuroteknologia presente egongo da Horizon Deep Tech topaketaren hurrengo edizioan

    Neuroteknologia aukera berriak irekitzen ari da gaixotasun neurologikoen tratamendurako eta garuneko lesioen ondoko osatze funtzionalerako. Aurrerapen horiek izango dira Horizon Deep Tech Summit 2026 topaketako protagonistetako batzuk; Madrilen egingo da, azaroaren 10etik 12ra.

    • Teknologia Medikoetako ikertzailea eta Neuroteknologiako aditua den Ander Ramos Murguialdayk azalduko du zein den TECNALIAren ikuspegia eta zer aurrerapen egin dituen teknologia horiek praktika klinikora eta merkatura bizkorrago transferitzekok.
    • Europan deep tech teknologiei buruz egiten diren topaketa nagusietako batean arituko da, non inbertitzaileak, startupak, teknologia-zentroak, korporazioak eta erakundeak biltzen baitira sektore estrategikoak —hala nola osasuna, adimen artifiziala, konputazio aurreratua eta material berriak— eraldatuko dituzten berrikuntzak aztertzeko.

    Pertsonen bizitzak aldatzeko neuroteknologia

    Gure Osasun taldea garatzen ari den aurrerapen esanguratsuenetako batzuen berri emango du; gaixotasun neurologikoei aurre egitea eta pertsonen bizi-kalitatea hobetzea dute helburu, nerbio-sistemarekin zuzeneko interakzioa izateko gai diren teknologiak erabiliz.

    • Gure jardueraren ardatza interfaze neuronalak eta garun-makina interfazeak garatzea da: seinale neuronalak irakurtzeko eta estimulatzeko gai diren sistemak, funtzio neurologikoak diagnostikatzea, berreskuratzea edo indartzea helburu. Teknologia horiek hainbat alorretan dute aplikazioa, hala nola iktusaren ondoko errehabilitazioan, Parkinsonen gaixotasunean, bizkarrezur-muineko lesioetan eta gaixotasun neurodegeneratiboetan.
    • Neurozientzia aurreratuan oinarritutako soluzioak merkaturatzeko lan egiten dugu, adimen artifiziala, seinale neuronalen prozesamendua, garun-estimulazioa eta belaunaldi berriko gailu medikoak konbinatuz.

    Garun-makina interfazeetatik, etorkizuneko neuromodulaziora

    Garapen berrienen artean, aipagarria da TECNALIAk gidatzen duen Neumonas ekimena: neuromodulazio ez-inbasiboko tresnen belaunaldi berri batek zenbait patologia —hala nola iktusa edo parkinsona— tratatzeko duen bideragarritasuna frogatu du. Teknologia horrek hesi hematoentzefalikoa zeharkatzeko eta argiaren eta eremu magnetikoen bidez neurona-talde jakin batzuen gainean eragiteko gai diren nanopartikulak erabiltzen ditu; hala, tratamendu zehatzago eta ez hain inbasiboetarako atea irekitzen du.

    Orobat, TECNALIAren neuroteknologia-taldeak garun-makina interfazeetan oinarritutako soluzioak ikertzen ditu, kalte neurologikoren bat duten pazienteen osatze funtzionalari laguntzeko; horri esker, garunaren plastikotasuna baliatu daiteke galdutako mugimenduak eta gaitasunak berreskuratzeko.

    Euskal berrikuntza Europako esparruan

    TECNALIA Horizon Deep Tech Summit topaketan egoteak indartu egiten du zentroak Europako erreferentziazko eragileen artean duen posizioa neuroteknologiaren eta osasun digitalaren arloan.

    • Eragin kliniko eta industrialerako potentziala duten aurrerapen zientifiko eta teknologikoak erakusteaz gain, topaketa baliagarria izango da deep tech soluzio berriak merkatura bizkorrago eramateko interesa duten enpresekin, inbertitzaileekin eta nazioarteko erakundeekin aliantzak indartzeko.
    • Neuroteknologiaren rola azpimarratzen dugu: izan ere, datozen urteotan medikuntza eraldatzeko ahalmen handiena duten alorretako bat da, tratamendu pertsonalizatuago, zehatzago eta eraginkorragoak bultzatzen dituena gure gizartearen osasun-erronka handienetako batzuei erantzuteko.

    Europako berrikuntza-ekosistemak bultzatzen du Horizon Deep Tech topaketa, zenbait erakundek lagunduta, hala nola European Innovation Councilek (EIC) eta CDTIk; horri esker, erreferentziazko gune gisa sendotzen ari da transferentzia teknologikoa bizkortzearen eta zientzian eta teknologian oinarritutako negozio-aukera berriak sortzearen alorrean.

    La Nave (Madril)

    Hartu zure lekua!
    Izena eman