Agenda

    Nola aplikatu deep learning nire enpresan. Adibide praktikoak.

    Eguna

    2019ko azaroaren 26a

    Lekua

    TECNALIA. Bizkaiko Teknologia Parkea, 700 eraikina

    Ordua

    -

    Prezioa

    Doan

    2015. urtean, Estatu Batuetako enpresen % 70ek baino gehiagok aurreikusi zuten inbertsioak egingo zituztela hurrengo bost urteetan fabrikazio-soluzio aurreratuetan.

    Enpresa askok jarri dituzte martxan 4.0 industriaren proposamenekin erlazionatutako hobekuntza-soluzioak.

    Jardunaldi hau 2017an egin genuenaren jarraipena da. Orduan, deep learning zer zen eta nire enpresari zer ekar liezaiokeen ikusi genuen. Aurten, bi urte geroago, hura nola ezarri erakutsiko dugu, eta lehen mailako enpresa batzuen adibideak aurkeztuko.

    Ikusi zer behar duzun zure prozesuetan deep learninga aplikatzeko, eta teknologia horrek nola hobetu ditzakeen prozesuok.

    Sektore hauei zuzendua

    • Aeronautika
    • Elikadura eta edariak
    • Automobilgintza
    • Ekipo-ondasunak
    • Ekoindustria
    • Energiaren sektorerako ekipamenduak eta osagaiak fabrikatzen dituztenak
    • Farmazia eta osasun-zerbitzuak
    • Trengintza
    • Galdaketa eta siderurgia
    • Industria kimikoa eta petrokimikoa – Biofindegiak
    • Azpiegiturak
    • Ingeniaritza-enpresak
    • Instrumentazioa – Sistema adimendunak  – Mantentze-lanak
    • Makina-erreminta eta robotika
    • Osasuna eta gailu medikoak
    • Zerbitzu eta sistema informatikoak 

    Agenda

    Ordutegia Gaia
    09:00 Erregistroa
    09:30

    Ongietorria eta jardunaldiaren hasiera

    ►  David Sánchez. Industria eta Garraioko zuzendariordea. TECNALIA

    ►  Estíbaliz Garrote. Computer Vision-eko Nazioarteko bikaintasun-taldearen arduraduna. TECNALIA

    09:50

    DEEP LEARNING-AREN HASTAPENAK

    ► Aitor Álvarez. Ikertzailea. TECNALIA

    10:10

    HITZALDI GONBIDATUA: Geometric deep learning-a gizakiak hautemateko eta modelatzeko

    ► Francesc Moreno-Noguer. Ikertzaile elkartua. Institut de Robótica i Informàtica Industrial (CSIC-UPC)

    10:40

    Deep Learning-a, nekazaritzan produktu berriak garatzeko eta baliozkotzeko. Landa-saiakuntzak ebaluatzea tresna digital bidez

     Ramón Navarra-Mestre. Nekazaritzako Ikerketako Zentroko eta Digitalizazioaren Ikerketako eta Garapeneko Zentroko burua. BASF

    ► Javier Romero. Digitalizazioa. Utrerako Nekazaritzako Ikerketa Zentroa (Espainia). BASF

    11:00 Atsedenaldia kafea hartzeko
    11:20

    Txatartegien kudeaketa

     Asier Vicente. Ikerketa-ingeniaria. ARCELORMITTAL

    11:40

    Prest tresna berriez fidatzeko? Adimen artifiziala zertan datzan azaltzen

     Alejandro Barreda. Ikertzailea. TECNALIA

    12:00

    Irudien workflowaren erronkari nola egin aurre Machine Learningaren bizi-zikloan. Enpresen erronka (INGELESEZKO HITZALDIA).

    ► Till Eggers. Datuen Zientzia, Bioestatistika eta I+Gko Bistaratze-Digitalizazioaren alorreko buru globala. BASF

    12:20

    Arazo geofisikoen modelaketa

    ► David Pardo. Irakasle ikertzailea. Ikerbasque, UPV/EHU, BCAM.

    12:40

    Irudi oharreztatuen eta data seten beharra murrizten

    ► Alfonso Medela. Ikertzailea. TECNALIA

    13:00 Ondorioak eta galde-eskeak
    13:30 Luntxa

    Jardunaldiaren amaieran, LUNTXA emango zaie parte-hartzaile guztiei