Agenda

    Ontzien Berrikuntzarako I. Topaketa

    Encuentro-Innovación-Envases-Tecnalia

    Eguna

    2023ko abenduaren 13a

    Lekua

    Ilgner eraikina (Barakaldo)

    Ordua

    9:00 am - 2:30 pm

    Prezioa

    Doan

    Abenduaren 13an, Euskadiko Elikagaien Ontzi eta Bilgarrien Berrikuntzarako I. Topaketan parte hartuko du TECNALIAk

    Ekitaldia Ontzik antolatua da, eta ontzi eta bilgarri seguru, jasangarri eta lehiakorren kudeaketaren azken berritasun eta soluzioak elikagaien enpresetara hurbiltzea erraztuko du.

    Saioan, erakusketa-gune bat egongo da (TECNALIAk parte hartuko du horretan) eta hitzaldiak eta eztabaidak egingo dira eragin handiko zenbait alderdiri buruz: hala nola egitear diren arau-aldaketak, birziklatze-sistemen eta hondakin-kudeaketaren etorkizuna eta merkatuan aplikatu diren materialen azken berrikuntzak.

    Kontsultatu topaketari, izen-emateei eta egitarau osoari buruzko informazio guztia Ontziren webgunean.

    Ontzien Berrikuntzarako I. Topaketa

    Ontzi, Basque Food Packaging Innovation Hub, Euskal Autonomia Erkidegoko elikagaien ontzi eta enbalajeen berrikuntzaren epizentroa izateko sortu da.

    • Helburuetako bat du indar bultzatzaile bat izatea, zeinak sektoreko eragile nagusiak batuko baititu erronkei aurre egiteko, soluzioak aurkitzeko eta Euskadin elikagaiak eta edariak ontziratzeko modua eraldatuko duten proiektu estrategikoak bultzatzeko.
    • Ekimenak Basque Food Cluster eta Elika Fundazioa ditu buru, eta Eusko Jaurlaritzak finantzatu du ZTBP 2030 planaren Berrikuntza Funtsaren bidez. I+G+B bultzatzeko sortu da, EAEko elikadura-kateko enpresei eta, noski, ingurumenari mesede egingo dieten elikagai-ontzi eta -enbalaje seguru, jasangarri eta lehiakorrak diseina daitezen.

    Ilgner eraikina (Barakaldo). Bizkaiko Labe Garaiak hiribidea, 33

    Hartu lekua!
    Izena eman

    Agenda