Osasun Digitaleko eBook berria aurkeztuko dugu

    Eguna

    2026ko apirilaren 28a

    Lekua

    Only YOU Boutique Hotel (Barquillo 21, Madril)

    Ordua

    11:00 am - 1:30 pm

    Prezioa

    Doan

    Ezagut itzazu osasungintzaren sektorean eraldaketa digitala bultzatzeko gakoak

    Hilaren 28an, Madrilen, zenbait enpresa, osasun-arloko profesional eta osasunaren ekosistemako eragile giltzarri bilduko ditugu Osasun Digitaleko eBook berriaren aurkezpenean; lan-dokumentu horretan, 2025ean Madrilen bertan egin zen Osasun arloko Berrikuntza eta Teknologia Jardunaldian identifikatutako erronka, aukera eta berrikuntza-lerro nagusiak jasotzen dira.

    Ekitaldi hartatik ateratako ondorioen sistematizazioan aritu da TECNALIAko lan-taldea azken hilabeteotan. Gainera, joera emergenteak eta erabilera-kasuak ere txertatu ditu, sektorearen lidergoan dauden erakunde zein profesional hauen ekarpenekin batera: Julio Mayol (IdISSCeko zuzendari zientifikoa); Pedro Carrascal (Pazienteen Erakundeen Plataforma); Izabel Alfany (EIT Health Spain-eko zuzendari nagusia); Roberto Bilbao (BIOEF); María Luaces (San Carlos Ospitale Klinikoa); Javier Elola, Mª Luz López-Carrasco eta Ignacio Ayerdi (IMAS Fundazioa); Pablo Díez Villanueva (La Princesa Unibertsitate Ospitalea); Julián Pérez Villacastín (San Carlos Ospitale Klinikoa); Ion Arocena (ASEBIO) eta Pablo Crespo (FENIN).

    Horren emaitza eBook bat da: gaurko osasungintzaren eraldaketa digitalaren erronkei aurre egiteko gida estrategiko eta praktiko gisa pentsatua, non gure ikertzaile-taldearen ikuspegi aditua ere jasotzen baita.

    Ikuspegia partekatzeko eta etorkizuna eraikitzeko espazioa

    Apirilaren 28ko topaketa 11:00etan hasiko da, Only YOU Boutique Hotelean (Barquillo 21, Madril); espazio dinamiko eta parte-hartzaile horretara bertaratzen direnek honetarako aukera izango dute:

    • Zuzenean ezagutzeko zer ondoriotara iritsi den Osasun Digitaleko eBook berria, zeinak ardatz baititu teknologia-jabekuntza, arreta-prozesuen hobekuntza eta berrikuntzak zer rol duen sistemaren jasangarritasunean.
    • Sektorearen egungo erronkei buruz eztabaidatzeko, datu klinikoen integraziotik hasi eta automatizazio adimenduna, zibersegurtasuna eta datu-espazioa jorratzeraino.
    • Eraldaketa digitaleko benetako esperientziak partekatzeko, eragile publiko zein pribatuekin.
    • TECNALIArekin eta osasun-ekosistemako beste zenbait eragile giltzarrirekin kolaboratzeko aukerak esploratzeko.

    Osasun konektatuago bat sustatzeko bide-orria

    "Osasun digitala ez da aukera bat: osasun-sistema eraginkorrago, bidezkoago eta pertsonengan zentratuago baterako bide bakarra da". Halaxe dio eBook berrian Sergio Muñozek, TECNALIAko Osasun Digital eta Teknologia Berrien arduradunak.

    Paradigma berriak, izan ere, zenbait teknologiatako prozesu berriak txertatzea dakar, hala nola AA, IoMT, robotika eta bioingeniaritzakoak: arriskuei aurrea hartzea eta tratamenduak pertsonalizatzea ahalbidetzen duten tresnak. Eta balioan oinarritutako osasun digitala izango da eboluzio horren iparrorratza.

    TECNALIAk, ekimen honen bidez, berretsi egiten du erakundeekin, profesionalekin eta administrazioekin batera lan egiteko konpromisoa, teknologiaren ahalmen eraldatzailea baliatu eta osasungintza eraginkorrago, pertsonalizatuago eta jasangarriago baterantz jotzeko.

    Etorkizunari ez zaio itxaroten. Diseinatu egiten da. Eta TECNALIAn hasiak gara horretan dagoeneko. Prest?

    Only YOU Boutique Hotel (Barquillo 21, Madril)

    Hartu zure lekua!