Agenda

    Packaging-aren zirkulartasunaren gakoak: berrikuntza teknologikoa

    Cartón corrugado para embalaje, packaging y envase

    Eguna

    2023ko martxoaren 2a

    Lekua

    Bilbao Exhibition Centre, BEC - Azkue kalea, 1, 48902 Barakaldo, Bizkaia

    Ordua

    12:30 pm - 2:00 pm

    Packaging-aren arau-esparruko aldaketak direla-eta, konponbide berriak behar dira.

    Empack eta Logistics & Automation Bilbao ekitaldia egingo dugu. Hartan, lehen aldiz bilduko dira Espainiako iparraldeko packaging-aren, logistikaren eta garraioaren sektoreak.

    • Packnet-ek (Ontzi eta Bilgarrien Espainiako Plataforma Teknologikoak) honako mahai-inguru hau antolatu du: “Packaging-aren zirkulartasunaren gakoak: berrikuntza teknologikoaren erronkak eta aukerak” .
    • Inés Alonso TECNALIAko Zirkulartasun Merkatuaren kudeatzaileak mahai horretan parte hartuko du eta packaging-era zuzendutako berrikuntza teknologikoan egin diren azken aurrerapenak partekatuko ditu.
    • Legedi eta araudi berriak (esate baterako, ekonomia zirkularra xede duen hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko Legeak) packaging-aren, ontzien eta bilgarrien industriak egingo dituen hurrengo urratsak baldintzatuko ditu.
    • Arau-esparru berri horren xedea da Europar Batasunaren helburuetara hurbiltzea ekonomia zirkularraren eta klima-aldaketaren aurkako borrokaren arloan eta, hala, garapen jasangarriko helburuak betetzen laguntzea.

    Ekonomia zirkularra TEKNALIAN

    TEKNALIAn laguntza eskaintzen diegu industria-sektoreari eta erakunde publikoei, garapen ekonomikoko eredu jasangarri bat ezar dezaten. Ekonomia-eredu zirkularra lortu nahi da, ekoizpen-sistemetan zirkulartasuna sartuko duena, lehengaien, materialen, produktu/zerbitzuen eta energiaren erabilera optimizatuko duena eta ahalik eta gehien murriztuko duena hondakinen sorrera.

    Hala, lagundu egiten da enpresen lehiakortasuna sendotzen eta “Green Economy” delakoan oinarritutako jarduera ekonomiko berriak sortzen.

    BEC-Bilbo

    Hartu lekua!
    Izena eman

    Agenda