Agenda

    Plastikoen eta konpositeen karakterizazio mekanikoa. UNE-EN ISO 527 araua.

    Ensayos-plásticos-composites

    Eguna

    2021ko ekainaren 22a

    Lekua

    Ordua

    12:00 pm - 1:00 pm

    Prezioa

    Doan

    Plastiko eta material konposatuen erabilera errealitate bat da industrian, eta asko hazi da balio erantsi handiko aplikazioetan, erantzukizuneko egitura-osagaietan barne. Hainbat sektorek, hala nola aeronautikak, automobilgintzak, trengintzak, ontzigintzak eta energia berriztagarrienak, gero eta maizago diseinatzen eta fabrikatzen dituzte produktuak baliozkotu behar diren material horiekin.

    • Plastikoen eta konpositeen karakterizazio mekanikoari buruzko sarrera bat egingo dugu, saiakuntza-metodoen errepaso labur baten bidez.
    • Trakzio-saiakuntzan jarriko dugu arreta: UNE-EN ISO 527 arauaren atalak eta arauko saiakuntza--metodologiak errepasatuko dira.
    • Bi kasu praktiko ikusiko dira bideoan; injekzio bidez egindako material plastiko bat eta erabilera aurreraturako konposite bat.

    EDUKIA

    • Saiakuntza mekanikoak: sarrera
    • UNE-EN ISO 527 arauaren kasu zehatz bat. Trakzio-saiakuntza
    • Erakustaldia: plastikozko probeta baten saiakuntzaren bideoa
    • Erakustaldia: konpositezko probeta baten saiakuntzaren bideoa

    NORENTZAT DEN:

    • Aeronautika, espazioa, trengintza eta automobilgintzaren sektoreetara zuzendutako pieza eta egituren fabrikatzaileak.
    • Energia berriztagarrietarako eta, oro har, energia-sektorerako osagaien fabrikatzaileak.
    • Kimikaren eta Petrokimikaren industriarako ekipamenduen fabrikatzaileak.
    • Eraikuntzako materialen fabrikatzaileak.

    GoToWebinar

    Hartu lekua!
    Izena eman