Q-Expo 2026: teknologia eta industria kuantikoko mundu mailako ekitaldia

    Default image  post type alt

    Eguna

    2026ko maiatzaren 18a - 2026ko maiatzaren 19a

    Lekua

    Euskalduna Jauregia, Bilbo

    Ordua

    9:00 am - 5:30 pm

    Prezioa

    Doan

    Global Quantum Technology and Industry Event: Europako ekosistema kuantikorako funtsezko topagunea

    Q‑Expo 2026 ekitaldiaren harira, Bilbon elkartuko dira nazioarteko adituak, teknologia-enpresak, startupak, inbertitzaileak eta politika publikoetako arduradunak, teknologia kuantikoen egungo egoera, eta etorkizunekoa, aztertzeko. Ekitaldian hainbat arlo jorratuko dira, besteak beste, konputazio kuantikoa, Internet kuantikoa, zibersegurtasuna, sentsorika aurreratua, enpresa-prestaketa eta industria-hedapena.

    Aurtengo edizioa bereziki garrantzitsua da, izan ere, UNESCOk bultzatutako Teknologia Kuantikoaren Nazioarteko Urtearen esparruan egingo da, eta agenda oparoa izango da, hitzaldi teknikoak, maila handiko panelak, erakusketa-espazioak eta networking-jarduerak uztartuko baitira.

    Programa teknikoari egin diogun ekarpena

    TECNALIAk teknologia kuantikoa industria-ehunera eramateko bere konpromisoa sendotu du ekitaldiko programa ofizial batean parte hartuz.

    Maiatzak 19

    • Gure adiskide Eneko Osaba parte-hartzaile izango da showcase honetan: Applied Quantum Computing for Industrial 3D Bin Packing: A Würth Case Stud; bertan, konputazio kuantikoa industria-optimizazioko arazo konplexuetan aplikatzearen benetako kasu bat aurkeztuko da, Carlos-Kuchkovskyrekin (QCentroideneko CEOa) eta Alma María Ortuñorekin (TELEFONICAko berrikuntzako aditua) batera.
    • Gure adiskide Irene López de Vallejok moderatzaile lanak egingo ditu panel honetan: Quantum Sensing: The First Multi‑Billion‑Dollar Quantum Industry. Bertan izango dira Thomas Strohm, Chief Expert for Quantum Technologies, Bosch Research, President, European Quantum Industry Consortium e.V. (QuIC), Kyriaki-Minoglou, Head of the Optics, Robotics and Life Sciences Division, TEC-MM eta Thierry Debuisschert, Senior Expert, Thales Research & Technology. Panelean hainbat sektoretan (aeroespaziala, bioteknologia edo automobilgintza) sentsore kuantikoak goiz erabiltzen hastea eta erabilera kritikoetarako belaunaldi berriko gaitasunen garapena izango dira mintzagai.

    Europan erreferente den QTAG taldean sartuko da TECNALIA

    Q‑Expo 2026 ekitaldiarekin, TECNALIA Europan erreferente den QTAG —Quantum Technologies Advisory Group of the EuroHPC Joint Undertaking (EuroHPC JU)— taldean sartuko da, Europan teknologia kuantikoen ikuspegi estrategikoa eta ibilbide-orria zehazten laguntzen duen erreferentziako taldean.

    Talde horretan, Irene López de Vallejo izango da gure ordezkaria, zeina esparru kuantikoko negozio-garapenaren arduraduna baita; horrez gain, ekitaldian funtsezkoa den mahaietako batean moderatzaile lanak ere egingo ditu. Ordezkaritza horrek indartu egingo du esparru kuantikoan ikerketa aplikatua, industria eta politika publikoak uztartzeari dagokionez eragile nagusien artean dugun posizionamendua.

    Euskalduna

    Hartu zure lekua!
    Izena eman