Agenda

REBUILD 2023: eraikingintza eraldatzen

Rebuild edificación

Eguna

2023ko martxoaren 28a - 2023ko martxoaren 30a

Lekua

IFEMA - Partenón hiribidea, 5 - 28042 Madril

Ordua

9:45 am - 6:00 pm

REBUILD eraikingintzaren goi-bilera teknologikoan izango gara.

REBUILD ekitaldiak eraikingintza bultzatzen du material berrien, industrializazioaren, diseinuaren, digitalizazioaren, jasangarritasunaren eta berrikuntzaren elkargunean.

Gainera, haren barruan egingo da Arkitektura Aurreratuaren eta 4.0 Eraikuntzaren Biltzar Nazionala; eraikingintza berriaren erronkei soluzioa emateko eta hurrengo hamarkadako ibilbide-orria marrazteko ezagutza-foro handiena da, eta uneko gai nagusiei buruzko saioak egingo dira.

Azken batean, hitzordu bat eraikingintzaren balio-kateko etapa guztiekin.

REBUIDen aztertuko diren gaiak:

  • BIMa
  • errealitate birtuala
  • gauzen Internet
  • efizientzia energetikoa
  • arkitektura aurreratua
  • diseinua
  • 4.0 eraikuntza
  • domotika
  • smart lighting
  • 3Dko inprimatzea
  • proptech
  • buildtech
  • interiorismoa
  • material berriak
  • zurezko eraikuntza
  • passivhaus
  • estrategia eta eraikuntza jasangarria

10G728 standa 10. pabiloian

10G728 standean egongo gara, 10. pabiloian.

Bost ildo estrategiko hauetarako ditugun soluzio nagusiak azalduko ditugu: eraikuntzako Eco-Bio-Smart materialak, eraikuntzako fabrikazio aditiboa, eraikinetarako biki digitalak, baliabideen zirkulartasuna eraikinak eraikitzeko eta eraikingintzako efizientzia energetikoa.

IFEMA, Madril

Bisitatu gaitzazu 10G728 standean!