Agenda

REBUILD azoka: eraikingintza eraldatzen

Feria Rebuild

Eguna

2021ko irailaren 21a - 2021ko irailaren 23a

Lekua

IFEMA (Madril)

Ordua

9:30 am - 6:30 pm

REBUILDek eraikingintzaren sektorea dinamizatzeko berrikuntza-plataforma berdingabe bat eskaintzen du; ingurune espezializatu horretan, sektoreko profesionalek azken produktuak, materialak, soluzioak eta zerbitzuak aurkitu ditzakete.

Horrez gainera, Arkitektura Aurreratuko eta 4.0 Eraikuntzako Biltzar Nazionalaren topagune izango da REBUILD. Material berriak, sortzen ari diren azken teknologiak eta eraikuntza-sistema berritzaileenak aurkitzeko gune bat da. Bere jardueran lehiakortasun handiena eta berrikuntza lortu nahi dituen edozeinentzat, huts egin ezin den hitzordu bat da.

  • Nola diseinatu eta eraiki errealitate birtualeko gune berriak
  • Eraikingintzaren kode tekniko berria
  • 3D eta fabrikazio aditiboa birgaitzeetan
  • Gauzen Internet eraikinaren kudeaketan
  • BIM
  • Hodeiko aplikazioak eta plataformak
  • Efizientzia energetikoa etxebizitzetan eta eraikinetan
  • Lanbide-gaikuntza eta profil berriak sektore berritu batean

Gure parte-hartzea
Event Partner gisa izango gara han, C325 standean. Sektorerako dauzkagun soluzio nagusiak ezagutzera emango ditugu, eta etorkizuna elkarrekin eraikitzeko eraikinak asmatuko ditugu. Eraikingintzaren erronkei erantzuten saiatuko gara, eraikin bizigarriagoekin, eraginkorragoekin eta konektatuagoekin.

Zenbait soluzio proposatuko ditugu bost ildo estrategiko hauetan: eraikuntzako Eco-Bio-Smart materialak, fabrikazio aditiboa eraikuntzan, eraikinetarako biki digitalak, eraikuntzako baliabideen zirkulartasuna eta efizientzia energetikoa eraikingintzan.

Gainera, bi txosten aurkeztuko ditugu biltzarrean, eta eraikingintzaren erronkei buruzko aurkezpen komertzial bat egingo dugu.

Egitaraua (aurreikuspena)
• Irailaren 21etik 23ra: C325 standean aurkituko gaituzu
• Irailak 23: 11:00etan - Joana Roncero: 3D inprimatzea zementu-oinarriko materialetan hitzaldia
• Irailak 23: 13:00 – 14:00 - Josean Chica: "Materialez material: zura offsite/DfMA - REBUILD (rebuildexpo.com)"
• (eguna zehazteko): Eneritz Barreiro: "Eraikingintza-merkatuaren aurkezpen komertziala"

IFEMA (Madril)

Hartu lekua!