Agenda

Saiakuntza biologikoak; eraginkortasun bakterizida, fungizida eta algizida

Ensayos biológicos

Eguna

2022ko maiatzaren 5a

Lekua

Online

Ordua

10:00 am - 11:00 am

Prezioa

Doan

Plastikoei egin dakizkiekeen saiakuntza biologikoak: egiturazkoak ez diren zigilatzaileak, pinturak, akabera melaminikoak eta bernizak

Juntura sanitarioetarako zigilatzaile ez-giturazkoen iraunkortasunaren mehatxuetako bat da produktua fisikoki eta estetikoki hondatzen duten lizunak eta onddoak agertzea. Zigilatzailak ziurtatzeko CE marka jartzeak adierazten du EN 15651-3 produktu-arauaren araberako saiakuntza batzuk egin behar zaizkiela.

Saiakuntza biologikoen atala dugu hemen; ISO 846 araua, "Mikroorganismoen ekintzaren ebaluazioa".

  • Onddoek, bakterioek eta lurzoruko mikroorganismoek plastikoetan eragindako narriadura zehazten du. Saiakuntza horretan lortutako emaitzak erabiliko dira saiakuntzako zigilatzaileari iraunkortasun biologikoari buruzko sailkapen bat esleitzeko.

Kanpoko pintura eta akaberetan onddoak, bakterioak eta algak ager daitezke. ProduktuenXXX eraginkortasuna egiaztatzeko, zenbait saiakuntza egiten ditugu gure laborategietan, UNE-EN 15457, UNE EN 15458 eta ISO 22196 arauetan oinarrituta.

  • Produktu horien eraginkortasuna eta iraunkortasuna ebaluatzen dira, fidagarritasunaren arabera.

"Saiakuntza biologikoak" jardunaldiaren programa

Saiakuntza biologikoen laborategia bezeroengana hurbilduko dugu, saiakuntzen metodologiak, datuen tratamendua eta horietatik ateratzen diren ondorioak azaltzeko.

  • Mikroorganismoek zigilatzaileen gainean duten eraginarenXXX ebaluazioa.
  • Estaldura bateko geruzako kontserbatzaileen eraginkortasuna zehaztea.
  • Gainazal plastikoetan eta porotsuak ez diren beste gainazal batzuetako bakterioen aurkako jarduera zehaztea.

Norentzat

  • Lehengaien fabrikatzaileak
  • Gainazal-akaberen fabrikatzaileak
  • Eraikuntzako edozein elementuren pintura-fabrikatzaileak
  • Zigilatzaile ez-estrukturalen fabrikatzaileak

Online

Hartu lekua!