Agenda

    Soldaduraren eta lotura-teknologien azoka: Unire

    Participación de TECNALIA en la Feria de Soldadura y Tecnologías de Unión

    Eguna

    2023ko martxoaren 8a - 2023ko martxoaren 9a

    Lekua

    Ficoba (Irun)

    Ordua

    9:30 am - 6:00 pm

    Prezioa

    Doan

    Soldaduraren Espainiako azokan izango gara, gure gaitasun teknologikoak partekatzeko

    Martxoaren 8an eta 9an soldaduraren eta lotura-teknologien UNIRE azoka izango da Ficoban (Irun). Materialen loturari eta arlo horretako teknologiei berariaz eskainitako Espainiako azoka bakarra da. Soldaduraren balio-katean eta material anitzeko lotura-teknologietan espezializatuta dago.

    • Aukera paregabea da materialak lotzeko eta horretarako teknologietarako soluzioak eskaintzen eta behar dituzten enpresen ekosistema biltzeko, negozio-sorkuntza sustatzeko, ezagutza trukatzeko eta etorkizuneko profesionalen talentua sustatzeko.
    • Exhibitors corner bat izango du hitzaldiak emateko.
    • Ekitaldiarekin batera CESOLen XXIII. Jardunaldi Teknikoak izango dira martxoaren 7an, 8an eta 9an.
    • Soldadurako ikasleei eta profesional gazteei zuzendutako UNIRE soldadurako 1. lehiaketa ere izango da.

    Gure parte-hartzea Uniren

    Stand bat jarriko dugu azokan, gure eskaintza teknologikoa partekatzeko:

    • Berrikuntza, abangoardia eta beste gaitasun batzuk lotura-prozesuetan
    • WAAM eta LMD fusio metalikoaren bidezko fabrikazio aditiboan dugun esperientzia
    • Automatizazio-gaitasuna lotura-prozesuetan
    • Egitura eta osagai soldaduen hutsegiteen/erro-kausen (RCA) analisia.
    • Osagai soldaduak eta gehigarri bidez fabrikatutakoak baliozkotzea, haien zerbitzu-baldintzen arabera.
    • Prozesuen optimizazioa: bazterketa-tasak murriztea eta produktibitatea hobetzea.

    Ficoba (Irun)

    Hartu lekua!
    Izena eman