Agenda

    Su-hedapena fatxadetan: gaur egungo egoera eta etorkizuneko proposamenak

    Eguna

    2019ko maiatzaren 9a

    Lekua

    Bizkaiko Ingeniari Industrialen Elkargoa (Mazarredo zumarkalea, 69 - 4. solairua - Bilbo)

    Ordua

    -

    Prezioa

    Doan

    Grenfell dorreko suteak eztabaida bat eragin zuen Europan suteen aurkako babes pasiboaren araudiari buruz eta, zehazki, fatxadetako isolamenduari buruz. Eztabaida hori indarrean dago artean. Gaia konplexua da, eta diziplina eta sentikortasun batetik baino gehiagotatik heldu behar zaio.

    Kataluniako Ingeniari Industrialen Elkargoak azterlan bat egin du suteak eraikinetako fatxadetan hedatzeak eragiten duen problematikari buruz. Gai horretako aditu askoren lana eta ezagutzak koordinatzen dira dokumentu tekniko horretan.

    Aurkezpen-saioan, lehen mailako profesionalek hartuko dute parte, eta zenbait alderdi interesgarriri buruzko ikuspegi orokor bat emango dute.

    Bertaratzen direnei, laburpen exekutibo bana emango zaie.

    Norentzat: 

    • Eraikuntzaren eta instalazioen alorreko ingeniari proiektugileak
    • Eraikinen mantentze-lanetan lan egiten duten ingeniariak
    • Suteak eraikinetako fatxadetan hedatzeari buruzko problematikaz interesa duten beste profesional batzuk 
    AGENDA
    17:30 Ongietorria
    Joseba Jaureguizar (Bizkaiko Ingeniari Industrialen Elkargoko dekanordea)
    17:40 Azterlanaren aurkezpena
    ► 
    Jordi Sans, ingeniari industriala, COEICko Segurtasun Batzordeko lehendakaria eta azterlanaren zuzendaria
    17:50 Su-hedapena fatxadetan
    ► Pilar Giraldo, arkitekto doktorea eta ETSABeko irakaslea. Incafusteko ikertzailea
    18:20 Gaur egungo fatxadetako saiakuntza-metodoen indarguneak eta ahuleziak
    Xabier Olano, Egitura Segurtasunaren eta Sutearen Aurkako Segurtasunaren Laborategiaren arduraduna (TECNALIA)
    18:50 Eztabaida
    19:20 Amaiera