Teknologia, inklusio soziala bultzatzeko palanka
FUTURO POSITIVO: desafíos para una tecnología inclusiva topaketaren II. edizioa, Juan XXIII.a Fundazioak antolatua, hausnarketarako eta ezagutzarako gune bat izango da, teknologiak desgaitasun intelektuala duten pertsonak benetan gizarteratzeko nola lagundu dezakeen aztertzeko.
Jardunaldian, gizarte-erakundeak, enpresa teknologikoak eta unibertsitateak elkartuko dira, eta autonomia pertsonalari, gizarteratzeari, laneratzeari aplikatutako berrikuntza teknologikoak zer potentzial duen erakusten duten esperientzia praktikoak, proiektu pilotuak eta ikerketak partekatuko dituzte.
TECNALIAk hizlari moduan hartuko du parte, eta pertsonetan oinarritutako teknologia aurreratuen inguruko ikuspegia eta esperientzia eskainiko ditu.
Zer jorratuko dugu topaketa honetan?
Teknologia inklusiboarekin lotutako ikuspegi eta esperientzia hauek landuko ditugu, besteak beste:
- Murgiltze-teknologien erabilera (errealitate birtuala eta errealitate areagotua) desgaitasun intelektualeko testuinguruetan.
- Soluzio teknologiko irisgarrien garapena, erakunde ez-teknologikoek erabili ditzaten.
- Erakunde sozialen, enpresa teknologikoen eta unibertsitateen arteko lankidetza-kasu errealak.
- Gizartean eragina duten berrikuntza-proiektuetatik ikasitakoak eta jardunbide egokiak.
Norentzat da?
Ekitaldia hauentzat pentsatua dago:
- Gizarte-sektoreko profesionalak eta erakundeak.
- Gizarte-inpaktua duten berrikuntzetan interesa duten teknologia-arloko enpresak eta profesionalak.
- Unibertsitateak, ikerketa-zentroak eta ekosistema akademikoko eragileak.
- Teknologia gizartea eraldatzeko motor gisa ikusten duten pertsonak
TECNALIAren ekarpena
Ana Moya eta Leire Bastida lankideek hartuko dute parte topaketan, eta hitzaldiaren ardatza izango da teknologia aurreratuak nola eragin dezakeen benetan gizartean, batez ere desgaitasun intelektualaren testuinguruan.
Esperientziak eta proiektuak aurkeztuko dituzte, irudikatzekomurgiltze-teknologiek eta tresna digitalek nola laguntzen duten adimen-minusbaliotasuna duten pertsonen autonomia, osasun emozionala, gizarteratzea eta laneratzea hobetzen.
Hitzaldian gai hauek landuko dira:
- Errealitate birtualeko eta errealitate areagotuko aurretiazko esperientziak. Gizarte-erakundeekin batera garatutako kasu batzuk aztertuko dira, testuinguru errealetan teknologia horiek nola erabiltzen diren erakusten dutenak.
- Kayrox, errealitate birtualeko eta errealitate areagotuko aplikazioak koderik gabe sortzeko aukera ematen duen tresna. Erakunde ez-teknologikoen beharretara egokitutako murgiltze-soluzioak diseinatzeko eta aplikatzeko diseinatuta dago.
- Bidean dagoen gizarteratze- eta laneratze-proiektu baten aurrerapena. Errealitate birtualeko inguruneak erabiltzen ditu, lan-elkarrizketa batean desgaitasun intelektuala duten pertsonen egoera ebaluatzeko. Horrela, blokeoa eta estresa eragiten duten egoerak identifikatu daitezke, eta enplegua lortzeko laguntza-prozesuak pertsonalizatu.
Erakunde parte-hartzaileak:
Arlo sozial, teknologiko eta akademikoko erakunde garrantzitsuek ere parte hartuko dute, besteak beste:
- XRLab -Nokia España. Hasiera-ekitaldi instituzional eta teknikoa egingo dute.
- Madrilgo Unibertsitate Politeknikoa (UPM). Nokiarekin batera garatutako INCLUVERSO proiektua auzkertuko dute.
- INROBICS, Carlos III.a Unibertsitatearekin lankidetzan.
- Gizarte- eta teknologia-arloko beste erakunde batzuek hitzaldi espezializatuak emango dituzte.
