Agenda

    Torloju bidezko loturetan aurrekarga aplikatzea eta kontrolatzea

    Eguna

    2020ko azaroaren 25a

    Lekua

    Onlineko ikastaroa

    Ordua

    -

    Prezioa

    Doan

    Torloju bidezko loturek torlojuek jasan dezaketen karga ziklikoaren maila biderkatzen dute. Mihiztatze egokia eginez gero, karga banatu egiten da torlojuen eta gainerako lotura-elementuen artean, eta, hala, karga-ahalmena asko handitzen da. 

    • Ikusiko dugu zergatik den garrantzitsua torlojuei aurrekarga aplikatzea torloju bidezko loturak seguruagoak eta fidagarriagoak izateko.
    • Aurrekarga aplikatzeko teknikei buruzko sarrera bat egingo dugu, eta ikuskapen- eta kontrol-metodoak ere ikusiko ditugu.  
    • Teknikak zer muga dituen ere aztertuko dugu, eta, hala, ulertuko dugu errealitatean zer arazo sortzen diren, eta arazo horiek nola prebeni eta konpon ditzakegun.
    • Halaber, aztertuko dugu torloju bidezko zer motatako loturak dauden, loturako elementuen artean zer interakzio gertatzen diren, muntaketa-prozesua nola egiten den, zerbitzuan zer portaera duten, nola huts egiten duten, eta abar. 

     NORENTZAT DEN 

    • Torloju bidezko loturek nola funtzionatzen duten jakin nahi duten guztientzat: nola estutzen diren ondo, nola kontrolatzen diren, zer ondorio dituen gaizki estutzeak, eta abar.
    • Ingeniariak, teknikariak, muntaketa-arduradunak, mantentze-lanetako arduradunak eta abar. 

    AGENDA 

    • 9:00 Ongietorria eta hasiera (10´): Isabel Aramburu.
    • 9:10 Oinarrizko kontzeptuak eta materialak (20´): Leire Mendia.
    • 9:30 Sarrera: Muntaia (20´): Leire Mendia.
    • 9:50 Aurrekarga-parearen kontrola (30´): Jaime Gascón.
    • 10:20 Biraketa-parea eta -kontrola (30´): Jaime Gascón.

    10:50 Atsedenaldia (30´) 

    • 11:20 Aurrekarga kontrolatzeko beste metodo batzuk (15´): Leire Mendia.
    • 11:35 Loturek trakzio-kargekiko duten portaera teorikoa (45´): Leire Mendia.
    • 12:20 Ebakidura bat jasaten duten lotuen portaera (10´): Leire Mendia.
    • 12:30 Benchmarking eta kalitatea (15´): Leire Mendia.
    • 12:45 Erakustaldi praktikoa (15´): Leire Mendia.

    13:00 Bazkaltzeko tartea (1 h) 

    • 14:00 Torloju bidezko loturen akatsak. Sarrera (1h): Jaime Gascón.
    • 15:00 Azterketa-kasuak (1 h): Jaime Gascón.

    16:00 Amaiera

    Teoria eta kasu praktikoak konbinatuko dira ikastaroan. Prestakuntza bukatutakoan, parte-hartzaileek dokumentazioa jasoko dute, paperean.