Agenda

Trebakuntza ofiziala: Garapeneko CMMI V.2

Formación Oficial CMMI para Desarrollo V.2

Eguna

2021ko apirilaren 19a - 2021ko apirilaren 22a

Lekua

Ordua

9:00 am - 3:00 pm

Prezioa

1400 € (BEZik gabe)

CMMIren 2.0 bertsio berriaren trebakuntza egingo dugu. 2021eko irailaren 30etik aurrera, bertsio hori soilik izango da indarrean.

Zer ikas dezaket?
• CMMI eredua zer den, zure negozioari balioa eman diezaiokeen tresna gisa.
• Garapeneko CMMI v2.0 eredua erabiltzea erakundeko prozesuen (eta, beraz, erakundearen) ahalmena eta errendimendua ebaluatzeko, mantentzeko eta hobetzeko.
• CMMI ereduaren osagaien deskribapena.
• CMMI ebaluazioak zer diren eta negozioari zer balio ematen dioten.

Norentzat da?
• Bere negozioaren ahalmena eta errendimendua hobetu nahi dituen ororentzat.

Zer lortuko dut?
• CMMI V2.0 ereduaren PDF bertsioa, ikasle-lizentziarekin
• Ikastarora joan eta hura aprobetxatu izanaren agiri bat
• CMMI Associate ziurtagiri pertsonala lortzeko azterketa egiteko aukera (ziurtagiri hori ezinbestekoa da CMMI v2.0 ebaluazio formal batean taldekide izateko). Azterketa egiteko aukera trebakuntzaren prezioaren barruan dago. Hogeita hamar egun daude trebakuntza hasten denetik azterketa egiteko.
• Azterketa gaindituz gero, CMMI Associate ziurtagiria
• CMMI-DEV v2.0 ebaluazio bateko taldekide izateko aldez aurretik egin behar den trebakuntzaren baldintza betetzea
• CMMI-DEV v2.0-ko trebakuntza aurreratuko edozein ikastaro egiteko aldez aurretik egin behar den trebakuntzaren baldintza betetzea

Zer behar dut?
• Aktiboki parte hartu behar da trebakuntzan zehar egiten diren jardueretan
• Saio guztietara joan behar da
• Trebakuntzan, CMMIren onlineko eredura eta trebakuntza-materialetara sartu behar da; horrenbestez, parte-hartzaile bakoitzak tableta bat edo eramangarri bat izan behar du
• Aldez aurretiko baldintzak
• “Foundations of Capability” ikastaroak ez du aldez aurretik bete beharreko baldintzarik
• “Building Development Excellence” ikastaroa egiteko, aldiz, aurretik “Foundations of Capability” ikastaroa egin behar da (edo, bestela, CMMI v2.0 upgrade training ikastaroa).

Programa
Aurkezpenak, ariketak eta zenbait gairen gaineko bateratze-saioak ditu ikastaroak. Edukiak honela daude egituratuta:
• Negozioaren hobekuntza eta errendimendua
• Negozioaren hobekuntza eta errendimendua, eta CMMI
• CMMI ereduaren egitura eta jardunbide egokiak
• Sistemen garapen-proiektuetako jardunbide egokiak
• Sistemen garapeneko jardueren errendimendua hobetzea
• Sistemen garapeneko bizi-zikloa eta emaitzak
• Garapen-proiektuak planifikatzea eta kudeatzea
• Hornitzaileak hautatzea eta kudeatzea
• Garapen-proiektuko erabaki teknikoak hartzea
• Behar den ahalmena eraikitzea eta hari eustea
• Garapen-proiektuen errendimendua analizatzea
• Heldutasun- eta ahalmen-mailak
• CMMI ebaluazioak
• Gaztelaniaz emango da ikastaroa. CMMI Instituteren ikastaroaren dokumentazio ofiziala emango da, ingelesez.

IZENA EMATEA
• Behin-behinean izena emateko, jarri harremanetan Nuria Quintanorekin. Toki-kopurua mugatua da, eta izena emateko ordenaren arabera esleituko da tokia. Izena emateko behin-behineko eskaera jaso ondoren baieztatuko dizugu lekurik duzun ala ez, eta ordaintzeko banku-kontuaren zenbakia bidaliko dizugu.
• Izen-ematea formalizatutzat jotzeko, ikastaroa hasi baino hamabost egun lehenago ordaindu behar da kuota, eta ordaindu izanaren agiria bidali helbide honetara.

*Izen-ematea bertan behera uzteko politika
• Izen-ematea ikastaroa hasi baino hamar egun lehenago ezerezten bada, ordaindutakoa ez da itzuliko.

*Sustapenak
• Ikastaroa aldez aurretik ordaintzen bada, hura hasi baino bi aste natural lehenago (gutxienez) izena emanda, kostua txikiagoa izango da: 1.100 € parte-hartzaileko (BEZa, % 21, ez dago sartuta).
• Enpresa bereko hiru pertsonak edo gehiagok ematen badute izena ikastaroan, bakoitzaren kostua 1.100 € da (BEZa, % 21, ez dago sartuta).
•Izen-emateen sustapenak ezin dira metatu.

EMAN IZENA

Gorde zure tokia!