TECNALIA UNVEX 2026n: industriako drone eta robot hegalarien arloko berrikuntza
TECNALIA UNVEX 2026n egongo da; tripulaziorik gabeko sistemei buruzko ekitaldi profesional nagusia da eta hainbat eragile bilduko ditu San Javierren (Murtzia): enpresak, teknologia-zentroak, administrazio publikoak eta defentsa, segurtasun, mugikortasun eta industria sektoreetako azken erabiltzaileak.
2026ko irailaren 16an eta 17an egitekoa den hamargarren edizio honetan, erakusketa-gune zabala, hitzaldi espezializatuak, networking-guneak eta drone eta sistema autonomoen arloko azken teknologien zuzeneko erakustaldiak egongo dira.
Drone eta robot hegalariak, azpiegiturak eraginkortasun handiagoz kudeatzeko
Erakusketa-gunean, droneen eta robot hegalarien bidez azpiegiturak ikuskatzeko eta mantentzeko dituen gaitasunak erakutsiko ditu TECNALIAk; teknologia horiei esker, eragiketen segurtasuna hobetu daiteke, baita mantentze-kostuak murriztu eta datuetan oinarritutako erabakiak hartzea optimizatu ere.
- Gure soluzioek hainbat elementu uztartzen dituzte: tripulaziorik gabeko aire-plataformak, lur-aire azpiegitura (bertiportu eramangarria), sentsore aurreratuak, adimen artifiziala eta datu-analisia. Horrela, azpiegitura kritikoak era automatizatuan ikuska daitezke, hala nola sare elektrikoak, industria-instalazioak, garraio-azpiegiturak, energia-aktiboak eta iristeko zailak diren inguruneak.
- Dronek ikuskapenak azkarrago, zehatzago eta seguruago egin ditzakete, pertsonek arrisku-inguruneetan egon beharra minimizatzen dute eta aktiboen mantentze-lan prediktiboa egitea erraztu.
Industriaren erronketara aplikatutako berrikuntza
UNVEX 2026 aukera ona izango da lehen eskutik ezagutzeko teknologia autonomoak azpiegituren kudeaketa eta industria-ikuskapeneko prozesuak nola eraldatzen ari diren . Gainera, enpresen, azken erabiltzaileen eta berrikuntza-ekosistemako eragileen artean lankidetza-aukera berriak sortzen lagunduko du ekitaldiak.
