Webinarra: bioaktiboen eta bioproduktuen erauzketa nekazaritzako elikagaien sektorean

    Eguna

    2026ko maiatzaren 21a

    Lekua

    Online

    Ordua

    12:00 am - 1:30 pm

    Prezioa

    Doan

    Azpiproduktuak balorizatuz balio erantsi handiko soluzio berriak sortzeak eskaintzen dituen aukerak

    Landare-hondakinek, fruta eta barazkien soberakinek eta nekazaritzako elikagaien industrian sortutako azpiproduktuek elikadura funtzionalean, kosmetikan, farmazian eta nekazaritzan erabiltzeko balio handia duten molekulak dituzte.

    "Azpiproduktuen balorizazioa" webinar-serieko bigarren saioan, hondakin horiek negozio-aukera nola bihurtzen diren azalduko dute zenbait adituk.

    Hondakina izatetik baliabide izatera: berrikuntzarako aukera bat

    Elikagaien industrian sortutako azpiproduktuek, hala nola landare-hondakinek, ale baztertuek edo ekoizpen-prozesuen deribatuek, badituzte elikaduran, kosmetikan, farmazian edo nekazaritzan erabil daitezkeen konposatu bioaktiboak.

    Onlineko jardunaldi honetan, sektoreko zenbait erreferentzia estrategiko bildu dira, hondakinak baliabide bilakatzeko.

    • Ongietorria. Alicia María González (Estación Experimental Cajamar).
    • Alfonso Jiménez (Alacanteko Unibertsitatea): "Nekazaritza-elikagaien hondakinetatik konposatu bioaktiboak erauzteko sistema jasangarriak".
    • Iratxe López de Armentia, TECNALIAko Elikadura Osasungarriko ikertzailea: "Nekazaritzako elikagaien sektorean balorizazio-soluzio integralak identifikatu eta aplikatzeko estrategiak".
    • Ana Falcón (DOMCA), nekazaritzako elikagaien biosoluzioen arloan liderra den konpainia bioteknologikoa.
    • Mahai-ingurua

    Webinarrean azpimarratuko da lehengai horiek zer potentzial duten honelako produktu bihurtzeko:

    • Bioestimulatzaileak
    • Biopestizida naturalak
    • Balio handiko osagai funtzionalak

    Ekonomia zirkularraren eta jasangarritasunaren printzipioekin lerrokatutako ikuspegi bat, hondakinak negozio- eta berrikuntza-aukera berri bihurtzea bilatzen duena.

    TECNALIAren ekarpena

    Iratxe López de Armentia Vicandik, TECNALIAko Elikadura Osasungarriko ikertzaile seniorrak, hizpide izango ditu nekazaritzako elikagaien sektorean balorizazioak egiteko soluzio integralak identifikatu eta aplikatzeko estrategiak.

    Konposatu bioaktiboak modu eraginkor eta errentagarri batean erauzi, balorizatu eta aplikaturik sektorearen lehiakortasuna hobetzen laguntzen duten soluzio teknologikoen garapenaren inguruan TECNALIAk duen ikuspegia ekarriz hartuko du parte.

    Profesionalei eta enpresei zuzendua

    Ekitaldia honako hauei zuzenduta dago:

    • Nekazaritzako elikagaien ekoizleak
    • Sektore horretako enpresak
    • Berrikuntzaren arloko teknikariak eta arduradunak
    • Eta azpiproduktuetatik lor daitekeen balio-sorrerarako bide berriak identifikatu eta ekoizpen-eredu jasangarriagoetan aurrera egin nahi duten guztiei.

    Online

    Hartu zure lekua!
    Izena eman