Webinarra: Pertsonak ardatz dituzten biki digitalak

    Default image  post type alt

    Eguna

    2026ko maiatzaren 26a

    Lekua

    Webinarra

    Ordua

    11:00 am - 12:00 pm

    Prezioa

    Doan

    Pertsonak dira eraldaketa digital industrialaren funtsezko osagaia

    Nola hobetu ditzakete prozesu industrialak biki digitalek, pertsonak berrikuntzaren erdigunean ipinita?

    Webinar honetan, HumanDT gida aurkeztuko dugu

    • HumanDT gidak biki digitalen (DT) diseinua eta inplementazioa sustatzen ditu fabrikazioaren industrian, pertsonengan ardaztutako ikuspegia oinarri hartuta. Produktibitateaz gain, langileen segurtasuna eta ongizatea ere lehenesten ditu ikuspegi horrek, 5.0 Industriaren printzipioekin lerrokatuta.
    • HumanDT ikuspegiak beste sistema digital industrial batzuen garapena eta ezarpena ere bidera ditzake.
    • Ikuspegi praktikotik, funtsezko kontzeptuak, gomendioak, tresnak eta esperientzia industrialak partekatuko ditugu. Horien guztien helburua pertsonak ardatz dituen DT teknologiaren hedapena sustatzea da, zeinak lan-ingurune lehiakor, osasuntsu, inklusibo eta arduratsuagoak sortzea ahalbidetuko baitu.

    Webinarra doakoa da, eta digitalizazio arduratsuaren eta fabrikazio aurreratuan giza faktorea integratzearen inguruko interesa duen profesional orok har dezake parte.

    Norentzat

    1. Fabrikazio-sektoreko enpresak.
    2. Teknologia-garatzaileak, hornitzaileak, eta biki digitaletan oinarritutako soluzioen azken erabiltzaileak.
    3. Berrikuntzako eta eraldaketa digitaleko arduradunak.
    4. Elkarte industrialak, klusterrak eta berrikuntza-agenteak.
    5. Segurtasunaren, ergonomiaren eta giza faktoreen arloetako enpresak eta profesionalak.
    6. Sistema digitalen diseinuan pertsonengan ardaztutako ikuspegia integratu nahi duen interesdun oro.

    Esker ona

    HumanDT proiektuak Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen (OSALAN) eta Finnish Work Environment Fund (FWEF) funtsaren finantzaketa jaso du, SAF€RA 2024 deialdiaren baitan.

    Eman izena

    Hartu lekua!
    Izena eman

    Agenda