Agenda

    Women Angels 4 Steam sareak bere inbertsio-sarea aurkeztuko du

    La red Women Angels 4 Steam presenta su red de inversión

    Eguna

    2022ko azaroaren 17a

    Lekua

    TECNALIA, 204 eraikina, Bizkaiko Teknologia Parkea

    Ordua

    3:00 pm - 5:00 pm

    Prezioa

    Doan

    Azaroaren 17an, 15:00etan, WA4STEAM sareak steam arloko emakume ekintzaileen proiektuetan inbertitzeko sarea aurkeztuko du

    Topaketaren helburua da sarea ezagutaraztea sareko kide izateko interesa izan lezaketenei. Aurkezpena Marta Huidobrok egingo du; W4STAMeko presidentea, AEBANeko presidenteordea eta European Business Angels Network (EBAN) sareko Board-eko kidea da.

    Norentzat da sarea?

    • Teknologia Parkean lan egiten duten emakumeak
    • Beste emakume batzuk buru dituzten proiektu ekintzaileei laguntzeko gogoz dauden emakumeak.

    WA4STEAM sareari buruz

    WA4STEAMek Business Angels emakumeen kopurua handitu nahi du.

    • Inbertitzaile gisa hazteko ingurune bat sortu.
    • Ekintzaileei beren proiektuak aurrera ateratzen lagundu finantziazioa eta babesa eskainita, eta steam esparruetan proiektuak zuzentzen dituzten emakumeen kopurua handitu.

    TECNALIA Ventures da saioaren antolatzaileetako bat, eta Deeptech enpresa berrien sorrera eta garapena sustatzeko bere eredua aurkeztuko du. Steam arloetan proiektu berriak haztea eta sustatzea bultzatzen duten gako batzuk partekatuko ditu.

    TECNALIA, 204 eraikina, Bizkaiko Teknologia Parkea

    Hartu lekua!
    Izena eman