Zibersegurtasun industriala (OT): benetako erasotik defentsa praktikora

    Default image  post type alt

    Eguna

    2026ko maiatzaren 26a

    Lekua

    Garaia Parke Teknologikoko auditoriuma, Arrasate

    Ordua

    9:30 am - 12:30 pm

    Prezioa

    Doan

    OT zibersegurtasuna eragiketa-erronka da dagoeneko

    Industria-digitalizazioak eta IT eta OT sistemen uztarketak industria-instalazioetako jarduna eraldatu dute. Gaur egun, instalazioak dagoeneko ez daude isolatuta. Urruneko konexio bakoitzak, sentsore konektatu bakoitzak eta softwarearen eguneratze bakoitzak eraso-eremua zabaltzen du. OT inguruneetan izandako benetako gertaerek erakutsi digute zibererasoek askotariko kalteak eragiten dituztela: ekoizpena gelditu, kalte materialak eragin, ospea kaltetu eta pertsonen segurtasunerako arriskuak sortu.

    TECNALIAn jardunaldi hau bultzatzen dugu, helburu argi batekin: industria arloko zibersegurtasuna instalazioaren errealitatera hurbiltzea, benetako esperientzietan oinarritutako ikuspegi praktiko eta tekniko batetik.

    Benetako erasotik defentsa praktikora

    Jardunaldian industria arloko zibereraso bat nola gauzatzen den aztertuko dugu, erasoa atzemateko lehendabiziko faseetatik hasi eta prozesu fisikoetan eragiten duen arte. OT ingurunetan izandako benetako gertaerak berrikusten ditugu, eta instalazioan berehala aplikatu daitezkeen defentsa-neurriak lantzen ditugu. Horretarako, MITRE ATT&CK for ICS esparrua hartzen dugu oinarritzat, azterketarako orientabide gisa.

    Edukiak ikuspegi estrategikoa eta sakontasun teknikoa uztartzen ditu, eta honako hauek hartzen ditu barne:

    • IT/OT uztartzearen ondoriozko arriskuei buruzko sarrera
    • Benetako gorabeheren eta industria arloko zibereraso baten fase nagusien azterketa
    • Profesionalen artean esperientziak trukatzeko networking tartea
    • OPC-UA protokolo baten gaineko APT motako eraso baten demo errealista bat laborategiko ingurune batean.
    • OT ingurunetan jarrera proaktiboko defentsa bat eraikitzeko gakoak eta baliabide praktikoak

    Jardunaldia Iván Ginerrek ematen du, TECNALIAko industria arloko zibersegurtasuneko adituak, zeinak eskarmentua baitu benetako instalazio-ingurunetan industria-azpiegituren babesean eta kontrol-sistemetan.

    Aurrez aurreko saioak hemen:

    Norentzat da?

    Azpiegituretako eta instalazioetako arduradunak, mantentze-lanetako buruak, zibersegurtasunaren eta IT/OT ekipoen arduradunak, OT inguruneetako segurtasunean interesa duten industria-, kontrol- eta sistema-ingeniariak.

    Garaia Parke Teknologikoko auditoriuma, Arrasate

    Hartu zure lekua!
    Izena eman