TECNALIAk jardunaldi tekniko bat hartuko du, Zoladura Jarraituen Espainiako Elkarteak antolatuta
Zoladura Jarraituen Espainiako Elkarteak (AEPC) jardunaldi tekniko bat antolatu du Derion maiatzaren 7an, TECNALIArekin lankidetzan, aitorturik erreferentziazko zentroa dela ikerketan eta garapen teknologikoan. Topaketaren helburua da zoladura jarraituak behar bezala gauzatzearen eta mantentzearen garrantzia nabarmentzea, eta, ildo horretan, bereziki azpimarratzen du industria-sektorea.
TECNALIAk "zementu-oinarria duten soluzioei aplikatutako teknologia berritzaileak" aurkeztuko ditu, zoladuren iraunkortasuna hobetzera bideraturik.
Nori zuzendua da zoladura jarraituei buruzko jardunaldi hau?
- Jabe eta sustatzaileei
- Proiektugileei (arkitektoak eta ingeniariak)
- Eraikuntza-enpresak
- Zoladura jarraituen jardueran espezializatutako kontratistei
- Unibertsitateak
- AEPCko kideei
"Zoladura jarraituei buruzko jardunaldi teknikoa", behin-behineko egitaraua
Jardunaldia 8:30ean hasiko da; bertaratuak akreditatu eta hasierako ekitaldi bat egin ondotik, bi saio tekniko izango dira.
1. saioa:
- Prestazio eta eskakizun handiko hormigoizko zoladuretarako hormigoiaren diseinua – Déborah Cruz, HEIDELBERG MATERIALS
- Prestazio eta eskakizun handiko hormigoizko zoladuren iraunkortasun-kategorizazioaren azterketa – Germán Ramos Ruiz, NAFARROAKO UNIBERTSITATEA
2. saioa:
- Hormigoizko zoladuren ingurumen-kudeaketa
- Zoladura industrialen laugarren iraultza
- Zementuaren oinarrizko soluzioei aplikatutako nanoteknologia, zoladuren balio-bizitza luzatzeko – TECNALIA
- Prestazio handiko zoladurak diseinatzeko, ekoizteko eta kontrolatzeko gakoak – Albert de la Fuente, KATALUNIAKO UNIBERTSITATE POLITEKNIKOA
Egitarauan daude, orobat, networking-espazio bat eta eztabaida-saio tekniko bat, saioa 14:00etan amaitu aurretik.
Horretaz gainera, maiatzaren 6ko arratsalde-partean, Zoladura Jarraituen Espainiako Elkarteko kideen Ezohiko Batzar Orokorra egingo da, eta TECNALIAko laborategiak eta instalazioak bisitatuko dituzte.
