Eredu seguru eta deszentralizatuak, identitate digitala kudeatzeko
Webinarean, identitate digitala kudeatzeko era berriak bultzatzen dituen ekimen bat aurkeztuko dugu. Era berri horien helburua da sendotzea pertsonek beren datuen gainean duten kontrola —bai zerbitzuetan bai konektatuta dauden gailuetan—.
Zorro Digitala ekimena partzuergo batek gidatzen du, honako hauek osatua: Inetum, Salamancako Unibertsitatea, TECNALIA, Izertise, Gradiant, Byron Labs eta Humaind. Zibersegurtasuneko Institutu Nazionalaren (INCIBE) babesa du.
Identitate digitala kudeatzeko era berriak bultzatzen ditugu
Etengabe hazten ari da zerbitzu digitalen eta elkarri konektatutako gailuen erabilera, eta, ondorioz, areagotzen ari da datu pertsonalak babesteko beharra.
- Zorro Digitalak proposatzen duen identitate-eredua seguruagoa da, autonomoa eta etengabeko bilakaeran dagoen ingurune digital baten egungo eskaeretara egokitua.
- Webinarrean, entitate parte-hartzaileek aztertuko dute nola indartzen den identitate digitala teknologia deszentralizatuen eta blockchain edo bloke-kateen bidez, zeinak gai baitira kredentzial digitalen kudeaketan pribatutasuna, konfiantza eta segurtasuna handitzeko.
- Ekimena Alastriaren lan-ildoaren barruan kokatzen da, eta helburu du identitate digitalaren berrikuntza sustatzea, bai eta balioa ematea ere identitate autogestionatuaren ikuspegia sustatzen duten proiektu eta ereduei.
Nortasun digital deszentralizatuaren arloko erronka giltzarriak
Zorro Digitalak funtsezko hiru erronka ditu:
- Zerbitzuen arteko interoperabilitate handiagoa ahalbidetzen duten eredu deszentralizatuak garatzea.
- Zorro digitalak IoT edo gauzen Interneteko inguruneetan integratzea, non autentifikatzeko mekanismo sendoak behar baitira.
- Datu pertsonalen babesa indartzeko segurtasun-gaitasun aurreratuak garatzea.
Aurrerapen horiek zenbait erabilera-kasuren bidez aurkeztuko dira, honako hauei zuzenduta: profil teknikoak, enpresa digitalak eta konektatutako zerbitzuekin eta datu sentikorrekin lan egiten duten administrazio publikoak.
TECNALIAren ekarpena pribatutasunean eta zibersegurtasunean
TECNALIAn garatzen ditugun eraldaketa digitaleko soluzioek prozesuen efizientzia handitzen dute eta segurtasuna indartzen, elkarren artean gero eta konektatuago dauden inguruneetan.
- Arlo hauetan dugu esperientzia: blockchain edo bloke-kateak, identitate autogestionatua, egiaztapen aurreratua eta pribatutasuna eta konfiantza bermatzen dituzten teknologiak.
- Webinarrean, gure lankide Nagore Brazalek TECNALIAk zorro digitala diseinatzen eta baliozkotzen egindako ekarpenari buruzko aurkezpena egingo du, bai eta teknologia horrek irekitzen dituen aukerei buruzkoa ere, zerbitzu digitalen autonomia, segurtasuna eta pribatutasuna hobetzeko interesa duten erakundeentzat.
- Lekua hartzera gonbidatzen zaitugu, eta identitate digitalaren eredu seguruago eta pertsonarengan zentratuago baterantz zer aurrerapen egiten ari garen ezagutzera.
