Aktibo teknologiko

    ELCODE: Adabaki adimenduna, farmakoa larruazalean barrena askatzeko

    Elcode

    ARAZOA/AUKERA

    Sendagaiak transdermikoki ematea beti ikusi izan da minik gabeko soluziotzat; autoadministratzeko modukoa da, tokian-tokian ematekoa, betiere injekzioekin, ahotiko administrazioarekin eta bestelako metodoekin alderatuta.

    Sendagai transdermikoak (adabaki pasiboak) administratzeko tradizioak baditu oraindik ere hainbat erronka, beste administrazio-metodo batzuk ordezteko.

    Hasteko eta behin, ezin dio eutsi administrazio-mailari, odol-sistemara iristeko arriskua baitu (gibelean edo urdailean bigarren mailako konplikazioak eraginez eta efektua desagertuz), eta ez da hain eraginkorra tratatu beharreko eremurako.

    Bestalde, entregatzeko ibilbidea ezin da kontrolatu eta lineala da, eta saihestu egiten du pazientearen beharretarako tratamendu pertsonalizatua. Gainera, funtsezkoa da molekularen pisua, molekula oso astunak ezin baitira sartu larruazalean barrena.

    Merkatu potentziala

    Merkatu globalaren neurria eta zifrak:

    • Sendagaien hornidura transdermikoa: 31,6 bilioi dolar (2015). Urteko hazkunde-tasa konposatua, % 12
    • Sendagaien hornidura iontoferesi bidez: 5 bilioi dolar (2017)

    Kosmetikoen merkatuan ere aukera garrantzitsua aurreikusten dugu.

    Egindako ekarpena

    • Prototipo aurreindustriala TRL6
    • Jabetza intelektualaren babesa (EP3421080 eta diseinu industriala erregistratuta)
    • Elektrodoen diseinuari buruzko ezagutza patentatuak

    Bila

    • Lizentziaduna
    • Inbertitzailea
    • Ekintzailea

    Patenteak

    Device and method for controlled and monitored transdermal delivery of active agents and use thereof

    EP3421080