INACELL eraikinetarako isolatzaile termikoaren belaunaldi berri bat da, % 100bio, % 100 birziklagarria eta autosostengatzatzeko gaitasuna duena. Kimikoki tratatu daiteke ekoizpen-prozesuan, eta, hala, uraren zein suaren aurkako propietateak lor ditzake, besteak beste.
ARAZOA/AUKERA
Eraikuntzaren etorkizunak soluzio ekologiko eta jasangarrietarantz jotzen du.
Gaur egun, eraikuntzarako isolamendu termikoaren merkatuan ez dago biomaterialetan oinarritutako produkturik, propietate termiko eta fisikoetan masiboki erabiltzen diren produktuekin lehiatzeko modukorik (arroka-zuntza, poliuretano-aparra, EPSa eta abar).
Merkatu potentziala
- Isolatzaile bionaturalen merkatua eraikuntzan:
- Europa: 200 milioi euro urtean (guztizkoaren % 5 inguru)
- AEB: 150-200 milioi euro urtean (guztizkoaren % 3 inguru)
Egindako ekarpena
- TRL 4
- WO2016079140 patente-familiak babesturiko teknologia
- Lider zelulosa-sektorearen gaineko jakintzan
- Paper-mamia/orea ekoizten duten enpresentzako aukera (paperaren ekoizpena % 8 inguru jaisten da urtean)