Hamar urte baino gehiago daramate elkarlanean BIZKARRAk eta TECNALIAk zenbait alorretan:
Horri guztiari esker, “bere izateari eutsi dio BIZKARRAk, eta, aldi berean, aurrera jarraitu du”, esan du zuzendari nagusiak.
Enpresa familiarra da BIZKARRA, eta hirugarren belaunaldia du jada ogiak eta gozoak egiten espezializatua. 1957an sortu zen enpresa eta, harrezkeroztik, produktu naturalak erabiltzen eta hasierako errezetak egiten jarraitu du, zorrotz.
“Erreferentziako marka gara goi-mailako okintza tradizionalean, eta gure lantegian egindako produktuak bakarrik saltzen ditugu gure dendetan”, dio Eduardo Bizkarra zuzendari nagusiak.
Lehiatzeko abantailen artean, berriz, hau nabarmendu du: “Teknologia berrien aldeko jarrera, espiritu tradizionalari uko egin gabe”.
Eta arrakastaren gakoa? “Berrikuntzaren aldeko etengabeko joera eta, batez ere, TECNALIAko adituekiko lankidetza”.
Horri guztiari esker, produktu originalak egiten dituzte, osagaiei eta prozesuei dagozkien kalitate-betekizun zorrotzak gaindituz.
“Batez ere, produktu berriak sortzen lagundu digu TECNALIAk, eta osagai berriak ezagutzen.
Osagaiak lantzen erakutsi digu, gero produktuetan aplika ditzagun, osasunerako onak direlako edo orain arte gure lantegian haiek nola erabili ez genekielako”, adierazi digu Eduardo Bizkarrak.