Arrakasta-kasuak

CINFA

CINFA, historia de doble impacto

“Aliantza hori konfiantzazko eguneroko harremanean oinarritzen da, eta, haren bidez, lantalde bat sortu dugu, sendagaien ekoizpenarekin lotutako etapa guztiak modu koordinatuan lantzen dituena”

Francisco José Aranda
Kalitateko zuzendaria - CINFA

CINFAREN HISTORIA

CINFA laborategia % 100ean kapital nazionalekoa da. Mende erdi baino gehiagoko ibilbidea du, eta Nafarroan dago kokatua. Espainiako farmazia-merkatuaren buru da unitateetan zein balioetan, eta hazten jarraitzen du herrialde batean baino gehiagotan.

Bere leloak —“Biziak mugitzen gaitu”— Cinfa Taldea osatzen duten 2.200 profesional baino gehiagoen osasunaren aldeko konpromisoa islatzen du. Konpromiso hori kalitatezko eta eskuratzeko moduko sendagai, soluzio eta osasun-zerbitzuak garatuta eta fabrikatuta erakusten du.

CINFAREN ETA TECNALIAREN ARTEKO LANKIDETZA

Kalitatezko eta eskuratzeko moduko sendagaiak garatzeak garrantzi eztabaidaezina du pertsonen osasuna eta bizi-kalitatea hobetzeko. Etengabeko lana da, eta sendagai berriak garatzea nahiz egungoak optimizatzea barne hartzen du.

Ildo horretan, funtsezkoa da industria farmazeutiko nazional sendoa izatea, gure herrialdeko pazienteek behar dituzten osasun-soluzioen ekoizpena eta eskuragarritasuna bermatzeko“, adierazi du Francisco José Arandak, CINFAko Kalitateko zuzendariak.

Abiapuntu horretatik sortu da CINFAren eta TECNALIAren arteko lankidetza: garatzeko eta ekoizteko dugun gaitasuna handitzeko asmoz” gehitu du Eider Larrartek, TECNALIAko Pharma Lab Serviceseko zuzendariak.

“Gertuago, urrunago”; TECNALIA eta CINFAren proiektu bat

Horrela, produktu farmazeutikoen garapenaren, fabrikazioaren eta entregaren faseak gure artean banatuz, era efizienteagoan erantzuten diogu eskaerari. Bi aldeen esperientzia, kalitate-sistemak eta ekipamendua konbinatzeari esker, soluzio pertsonalizatuak eta kalitate handikoak eskaintzeko gai gara, eta, horrela, inpaktu bikoitza sortzen da:

Alde batetik, merkatuan produktu farmazeutiko berriak azkarrago merkaturatzea lortzen dugu, eta, gainera, lehendik zeuden sendagaiekiko lehian abantaila sortzen dugu. Eta, bestetik, gizarte-ikuspegitik, kalitatezko sendagai eskuragarriak sortzeko aukera ematen digu lankidetzak, pertsona guztiok denbora gehiagoz osasun hobea izan dezagun.