Arrakasta-kasuak

IKUSI

Ikusi

“TECNALIArekiko lankidetzari esker, bizkor gainditu ditugu oztopoak, eta asko estimatu dugu IKUSIn haren adituak prest egon izana gure bezeroen benetako arazoetara hurbiltzeko”.

Marco Domínguez Bonini
IKUSIko Estrategia Teknologikoko zuzendaria

“Erabilera adimenduna”

Gure historia

Velatia taldeko enpresa bat da IKUSI; 800 langile baino gehiago ditu, eta 80 herrialde baino gehiagotako bezeroak. Soluzio teknologikoak ematen dizkie zenbait sektoretako eragileei: aireportuak, segurtasuna, osasuna, hiri adimendunak, makineriaren urrutiko kontrola, telekomunikazio-sareak, etab.

Bezero horiei, benetako arazoak konpontzen dizkie IKUSIk, eta negozio-prozesuak optimizatzen laguntzen die.

ADN berritzailea eboluzio etengabean

IKUSIren izaera berritzailea da, eta eboluzio etengabean dago; izaera hori du arrakastaren gakoa, eta beti erronka berriak jartzen dizkioten bezeroen eskutik eraiki du, denboran zehar.

“Gaur egun, ezin da ulertu IKUSI eboluzio etengaberik gabe, eta horixe espero dute gure bezeroek gugandik”, esan du Estrategia Teknologikoko zuzendari Marco Domínguez Boninik. Haren ustez, “TECNALIArekiko lankidetzak oztopoak bizkor gainditzen lagundu digu, eta hango adituen jakintza funtsezkoa izan da horretarako”.

IKUSI + TECNALIA lankidetza

TECNALIArekin etengabe lankidetzan arituta, esku-eskura izan ditu IKUSIK lehen mailako ezagutza eta langile teknikoak, eta, hala, berrikuntza bizkortu egin du, gehiago arriskatu da, gauza gehiago probatu ditu.

Hauek dira IKUSIren eta TECNALIAren lankidetzaren adibide batzuk:

  • Aireportuetako zerbitzuetan eskaria iragartzeko ahalmena sartzea.
  • Datuetan oinarrituta portaerak iragartzen dituzten produktuen garapena, baliabideen kudeaketa optimizatzeko.