Saiakuntza batzuetan, erresistentzia begiratu dugu, eta pieza hau birdiseinatzeko prozesuan ikasi duguna garapena osagai eta merkatu-hobi berrietara estrapolatzeko erabili ahal izan dugu.
Proiektu honi esker, hirugarren belaunaldiko altzairu aurreratuak erabiltzeko estanpazio-prozesu berri bat eta fabrikazio-bide espezifiko berri bat ezarri ahal izan ditugu.
Pisu arinagoa eta ezaugarri hobetuak dituzten osagaiak sortu ditugu ibilgailuetarako; eragin bikoitza dute osagai arindu horiek:
Garita Automotive 1961ean sortu zen, Zaldibarren (Bizkaia). Pedro Garitaonandia pilotari ospetsua izan zen sortzaileetako bat, eta hortik dator Garita izena. Enpresaren oinarrizko jarduera, hasieran, trokelen fabrikazioa zen, eta tailer mekaniko gisa funtzionatzen zuen nagusiki. 1972an enpresa Berrizera (Bizkaia) eraman zuten, eta estanpazio metalikoari ekin zion jarduera nagusi gisa.
60 urte baino gehiagoko esperientzia dugu estanpazio metalikoan, eta automobilgintzarako soilik lan egiten dugu. 12.000 m2-ko azalera dugu Berrizen, eta han daude bulegoak, ekoizpen-instalazioak eta biltegiak; Alemanian badugu merkataritza-bulego bat ere.
Automobilgintzaren sektorea etengabe ari da berritzen, eta harekin batera berritzen dira osagaiak fabrikatzen dituzten enpresak: egunez egun lan egiten dute legedi berrietara egokitzeko.
Garita Automotiveko CEO Jesús Irastorzaren esanean, “GARITA AUTOMOTIVEn urteak daramatzagu berritzen merkatuaren beharrei aurrea hartzeko, eta osagai seguruagoak, jasangarriagoak eta, azken finean, lehiakorragoak garatuz sektorean posizionatzen”.
“Hortik sortu da TECNALIAren eta GARITA AUTOMOTIVEren arteko lankidetza, funtzionalitate hobetuak dituzten produktu berriak sortzeko modua aurkitze aldera“, erantsi du Amaia Arroyok, TECNALIAko ikertzaile seniorrak.
Proiektu honetan, hotzeko estanpazio-prozesu bat garatzen egin dugu lan. Hirugarren belaunaldiko altzairu berri batez baliatu gara, eta, horri esker, pieza arindu bat lortu dugu, % 20 gutxiago pisatzen duena eta erresistentzia bikoitza duena.