Geruza anitzeko egiturak, birziklatze mekanikoko prozesuetan balioa handitzen laguntzen du, eta, gainera, erresistentzia termiko bikaina eskaintzen du, termozigilagarritasun eraginkorra bermatzeko. Hala, ziurtaturik dago ontziaren estankotasuna: edukia babesturik gelditzen da kanpoko agenteetatik eta banaketa-kate osoan gordetzen dira propietateak.
Inpaktua, hortaz, bi alderditatik izan da positiboa, bai ekonomikoki, bai ingurumenari dagokionez. Batetik, kalkulatzen da material hori ezartzeak hiru milioi euro areagotuko duela gure fakturazioa datozen bost urteetan.
Eta ingurumenaren aldetik, berriz, urrats handia da jasangarritasun-helburuak lortzeko. Material bakarreko ontzi birziklagarriak direnez, errazago kudeatzen dira hondakinak, lehengai birjin gutxiago erabili behar da, ekonomia zirkularra sustatzen dute, eta lagungarria da elikagai gutxiago alferrik galtzeko eta CO2 emisioak murrizteko…
1978an, Antxón Garmendiak, bere anaia Juan Martínek eta bien emazteek erretiroagatik ixtear zeuden bi negozio txiki erosi zituzten: batek paperezko poltsak egiten zituen eta besteak, berriz, musuzapiak. Horrela sortu zen Manipulados Enara SA.
Bizkor hazi zen jarduera. Zenbait estrusio-makina erosi ondoren, plastikoa txertatu zuten industrian. Azkenean, horixe bihurtu zen beren jarduera bakar.
Handik pixka batera, 1989an, PLASTIGAUR sortu zen Andoainen, 2.000 m² inguruko nabe berri batean. Bigarren eskuko makineria erretiratu, eta makina berriak jarri zituzten. Berehalaxe hazi zen eskaera-zorroa, eta I+G+Ba gai nagusi bihurtu zen.
Gaur egungo gizartean, jasangarritasuna erronka erabakigarri bihurtu da. Ontzi funtzionalei buruzko Europako araudiaren arabera, ontziok lerrokaturik egon behar dute ekonomia zirkularraren estrategiarekin eta 2030erako bete behar dute onetsitako araudia.
“Plastigaurren ondotxo dakigu hori; izan ere, urteak daramatzagu ontzi malgu efizienteen garapenean lider izaten. Ontzi horiek hondakinak minimizatzen dituzte, eta material birziklatuen aldeko apustua egiten dute“, adierazi du Asier Flores PLASTIGAUR lantegiko Kalitateko, I+Gko eta Jasangarritasuneko zuzendariak.
“Erronka horretan aurrera egiteko, ezinbestekotzat jo genuen zirkulartasunaren inpaktua diseinu-fasetik lantzea. Hau da, film jasangarriak garatu genituen, propietate funtzionalak eta barrera-propietateak arriskuan jarri gabe. Horri esker, ziurtaturik geldituko litzateke elikagaien bizitza baliagarria“, adierazi du Sonia Flórez TECNALIAko Polimero Funtzional eta Jasangarrien proiektu-zuzendariak.
Lankidetza horri esker, film jasangarri berri bat sortu genuen, eta, hala, soluzio jasangarri berritzaileak garatu ditugu packaging sektorean. Polietilenozko hiru geruzaz osatutako film bat izaki, material bakarreko soluzioa da, balio-bizitzaren amaieran % 100 birzikla daitekeena.